Lekuak izendatzeko erabiltzen den berba da toponimoa. Antzuolako leku-izenak batzea, aztertzea eta forma idatzia finkatzeko lana 2005ean kaleratu zen. Kristina Pavo Nuñezek (Antzuola, 1975) egina da.
Ibarra, -a
Ahoskera: Ibárre
Generikoa: nekazal-turismoko etxea
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Baserri honi buruzko lehen aipamena 1391koa izan daiteke; 1391ko urtarrilaren 20ko dokumentu batean, Antzuolako herritarrek Bergarako hiribilduaren jurisdikziopean sartzea erabaki zutela azaltzen da ; dokumentuan bertan orduko antzuolarren zerrenda azaltzen da, lokatibo bidez baserrien izenak agertzen direlarik. Baserri honen kasuan: "(..) Iohan Peres/Perez de Ybariluçea/Ybarrluçea(..)"
(Numeroso comarcanos de Bergara entran a formar parte de la vecindad de la villa, con los derechos y obligaciones de los demás vecinos. (Crespo Rico,M.A. eta beste " Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara.Tomo I (1118-1497), Donostia 1995, 32 dok., 48-51 or. eta Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397) , Gonzalo Martinez Diez, Emiliano Gonzalez Diez, Felix J.Martinez Llorente, Gipuzkoako Batzarre Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996)
Gaur egun nekazal-turismoko baserri dotorea da eta Antzuolan ostatu edo hotel bakarra.
Ibarrasoro
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Ibarre
Generikoa: auzoa
Kartografia: Herrigunea
Oharrak: Ibarra baserriaren ondoan dagoen auzoa. Baserriaren izena jatorriz Ibarra da, baina e paragogikoaren eraginez Ibarre bezala ezagutzen dugu. Izan ere, deklinatzerakoan Ibarren, Ibarretik, Ibarrera esaten dugu. Beraz Ibarra > Ibarre aldaketa izan da. Auzoa Ibarre auzoa izendatu zen, beraz horrela utziko dugu.
Ibarregi
Generikoa: basoa
Kartografia: Uzarraga
Ibarreko soroak, -ak
Ahoskera: Ibarréko sóluak
Generikoa: lursailak
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Ibarra baserriko soroak izendatzeko modu orokorra.
Ibarrekogaztañadia, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Ibarrekointxaurreta
Generikoa: lursaila
Oharrak: Sarasketako lurrak.
Ibarreta
Ahoskera: Ibárreta
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Iruetxeta eta Arizti bitartean kokaturik dagoen eremua.
Ibarretako iturria, -a
Ahoskera: Íbarretako itturríxa
Generikoa: iturria
Kartografia: Uzarraga
Ibarretaldea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Ibarretatxiki
Generikoa: zuhaixka-basoa
Kartografia: Uzarraga
Ibarrondo
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Ibarrondo
Generikoa: auzoa
Kartografia: Herrigunea
Oharrak: 1998an onartu zen auzo berriari Ibarrondo izena jartzea, Ibarra baserriaren ondoan kokatuta dagoen auzoari, hain zuzen ere.
Ibartxorta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Basalde
Oharrak: "Gaztaeugaindik 2.mandabidea andik Zorroztarrittako txabola bittartian " (MªRosario Agirre, Amilleta, Ah.4)
Ibartxota, piñua etxetik bera… (Daniel Iturbe, Iñurrigarroazpikoa, Ah.5)
Ibartxoste
Generikoa: lursaila
Kartografia: Kokatugabea
Ibular
Ahoskera: Irúlar
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: Ibular baserriak egon ziren ingurua.
Ibularazpikoa, -a
Ahoskera: Irúlar beekúa
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: Desagertutako Irimoegibarrena auzoko baserri honen inguruko lehen aipamena "Nomenclator de la Provincia de Guipúzcoa" koa da, 1857koa.
Ibularbekoa, -a
Ahoskera: Irúlar beekúa
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: Ibular parajearen barruan behealdea.
Ibularburua, -a
Ahoskera: Irularburúa
Generikoa: lursailak
Kartografia: Irimoegibarrena
Ibulargañekoa, -a
Generikoa: baserria
Kartografia: imoegibarrena
Oharrak: Desagertutako baserri honi buruzko lehen aipamena Ibularazpikoaren kasuan bezala, 1857koa, "Nomenclator de la Provincia de Guipúzcoa" Antzuolako baserrien zerrendan agertzen baitzen. Ikusgai dauden bakarrak horma zaharrak dira.
Ibulargoikoa, -a
Ahoskera: Irúlar goikúa
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: Ibular lurraldean goialdea.
Ibularpe
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Ibularrak, -ak
Ahoskera: Irúlarrak
Generikoa: baserriak
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: Orokorrean Ibular baserri biak izendatzeko. Hemen jaso ditugu, era berean, Ibular baserrietako bati erreferentzia egin eta hauetako zeini buruz ari den ezagutzen ez dugunean. Baserri hauek desagertuta daude.
Ibularraldea, -a
Ahoskera: Irúlarraldia
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Ibularsakona, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Ibularsakonbaratza, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Ibularsakonbarrena, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Ibularsakontxikia, -a
Generikoa: pagadia
Kartografia: Irimoegibarrena
Idarrondo
Generikoa: basoa, lursailak
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: (..) Katia aura baño beerao Deskarga doian pistian beian (..) (..) (MªRosario Agirre, Amilleta, Ah.4)
(..) Trekutzen pistan azpikaldian (..) (Daniel Iturbe, Iñurrigarroazpikoa, Ah.5)
Igartua
Generikoa: gaztainadia
Kartografia: Uzarraga
Igartuzabal
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga, Uzarraga
Igeltsobidea, -a
Generikoa: bidea
Kartografia: Galartza
Igeltsozulo
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Igeribar
Ahoskera: Ír/dibar(rak), Iríbar(rak)
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Hiru etxebizitza edo zati ditu.
Igeribar
Generikoa: iturria
Kartografia: Irimoegigoena
Igeribaraizparrundi
Ahoskera: Íribar beekúa / aundíxa
Generikoa: baserria
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Baserri honen inguruko lehen aipamena 1625koa da; Isastik aipatzen du "casas solariegas" zerrendan.
( Ikus. Igeribarrak)
Igeribarerrota
Ahoskera: Iríbar errotía, Beókorrota / Békorrota
Generikoa: baserria
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Uzarraga auzoko baserri ( eta lehen errota) honen lehen aipamena XVII.mendekoa da, 1611n. Sagardotegia ere izan zen, badirudi Gerra Zibilaren ostean, 1939an, zabaldu zutela, "fábrica de sidras" aipatzen baita.
(Ikus. Igeribarrak)
Igeribarrak, -ak
Generikoa: baserriak
Oharrak: Hemen bildu ditugu, Igeribar baserriei erreferentzia egin eta Uzarragakoei edo Irimoegigoenakoei buruz ari den ez dakigunean.
Bai 1307ko agirian bai 1391koan "Iohán Pérez de Yeríbarr" eta "(..) Martin Xemenes/Xemenez de Yeribarr/Yerybarr (..)" agertzen dira, baina ez dakigu Irimoegigoenekoari edo Uzarragakoei erreferentzia egiten dien. (Ikus. Irimo)
Igirain
Ahoskera: Íraiñ
Generikoa: basoa, lursailak
Kartografia: Irimoegibarrena
Igirain
Ahoskera: Írain(go) errekía
Generikoa: erreka
Kartografia: Irimoegibarrena
Igirain
Generikoa: zubia
Kartografia: Irimoegibarrena
Igirainaldea, -a
Ahoskera: Íraiñaldia
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: 75. Oittúrrin da Sorróstarrittaldian (..) Íraiñaldian gure terrenoik esta eongo da (..) Éisalen dao beste sail bat (..) beste terreno bat, Éisal esaten jako (..)
Igiraingo iturria, -a
Ahoskera: Íraingo itturríxa
Generikoa: iturria
Kartografia: Irimoegibarrena
Igirainortu
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Igirainsakona, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
iii
iii
Kartografia: Kokatugabea
Ikaraunzar
Generikoa: erreka
Kartografia: Irimoegibarrena
Ikaztegialdea, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Illarramuño
Generikoa: lursaila
Kartografia: Basalde
Illarramuñobarrena, -a
Generikoa: belardia
Kartografia: Basalde
Illarramuñoste
Generikoa: basoa
Kartografia: Basalde
Illegorrinekoa, -a
Generikoa: etxea
Kartografia: Herrigunea, Kalebarren
Illunpe
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Illunpeko iturria, -a
Generikoa: iturria
Kartografia: Galartza
Iñarrekoa, -a
Ahoskera: Iñarrekúa
Generikoa: lantokia eta aukintza
Kartografia: Herrigunea
Oharrak: Gaur egun Zurrategi dagoen inguruari Iñarrekoa deitzen zitzaion. Bertan zegoen Bareño edo Bareñonekoa deitutako zurrategia eta Iñarrekoa edo Iñarratarren etxea.
Iñarrekoa, -a
Ahoskera: Iñarrekúa
Generikoa: etxea
Kartografia: Herrigunea
Oharrak: Ikus.Iñarrekoa
Iñarrekoaldea, -a
Ahoskera: Iñarrékoaldia
Generikoa: baratza
Kartografia: Herrigunea
Indukarrika
Generikoa: lursaila
Kartografia: Kokatugabea
Oharrak: Luis Mari Mujikak Ipurdika izan daitekeela aipatzen digu.
Intxaurdia, -a
Ahoskera: Íntxaurdixa
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: (..) Laskuraintxikiko terrenua, etxeaurrian parian… (..) (Juan Kruz Agirrezabal, Laskuraintxiki, Ah.3)
Intxaursakoneta
Generikoa: pinudia
Kartografia: Kokatugabea
Intxaurtxoeta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Intxausti
Generikoa: basoa
Kartografia: Basalde
Iñurrigarroazpikoa, -a
Ahoskera: Iñurrígarro aspikúa
Generikoa: baserria
Kartografia: Basalde
Oharrak: Antzuolari buruz ezagutzen dugun lehendabiziko agiria XIV.mendearen hasierakoa da, 1307koa hain zuzen, orduan Beltran Ibañez de Gebara, Oñatiko Kontea, omen zen, Antzuolako eta baita inguruko herrien lurren jabea. Uzarragako parrokiaren hamarrenak ere berak kobratzen ei zituen, bertako patronatua ere berak zuen eta. Testuinguru honetan, 1307ko dokumentuan salerosketa baten ingurukoak azaltzen zaizkigu, non "Yrinmodo, Galardi eta Ylurrigarro "kortak" saldu zituen; dokumentuan hauez gain, antzuolar batzuen izenak ere agertzen dira, lokatibo bitartez, baserrien izenak agertzen direlarik.
" (..) Sepan qunatos esta carta vieren como yo, Martín Sánchez de Sant Llorente, abat de San Miguel de Onnat, con otorgamiento de don Beltrán Yuánnz de Guevara, sennor de Onnat, e de donna Urraca Yuánnez, su mugr, vendo a vos donna Sancha de Uriarte e a Per Yuánnez, uuestro fiio, tres seles en término de Vergara en Ançuela, los quales seles llaman Yrinmodo e Galardi e Ylurrigarro (..) e para vos los vengar e fazer buenos e rredrarnos ende toda mala boz, dovos fermes e fiadores de quoalesquier má forçosos fuerdes a Iohán Urdea e a don Pero d'Ascuren e a Ihoán Vrtiz de Munnagaray e a don Pero de Arexmendi e a Sancho Pérez Garitança e Furtún Pérez de Yrtunbe e Iohán Sánchez d´Eztala e Iohán Martinez de Aguirre e Iohán Pérez de Yerívarr e Sancho Pérez de Arexti e Lope de Yraçábal e Pero Garçiz de Vidaurre, fiio de don Garçi Yuánnez de Oçaeta. E porque más por entregado vos tengades douod por fiadores de conosçudo a Iohan Garçiz de Galarça e a Iohan Pérez de Goyenaga (..), "Antzuolako baserriak eta errotak", Iñigo Ramirez de Okariz, 1995
Antzuolari buruzko 1391ko agiria batean, Antzuolako herritarrek Bergarako hiribilduaren jurisdikziopean sartzea erabaki zutela aipatzen da; bertan orduko antzuolarren zerrenda azaltzen da, lokatibo bidez baserrien izenak agertzen direlarik. Iñurrigarroren kasuan, "(..) Martin Garçia de Ynu/arrigarro (..)" aipatzen da; ez dakigu zeini egiten dion erreferentzia;
(Numeroso comarcanos de Bergara entran a formar parte de la vecindad de la villa, con los derechos y obligaciones de los demás vecinos. (Crespo Rico,M.A. eta beste " Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara.Tomo I (1118-1497), Donostia 1995, 32 dok., 48-51 or. eta Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397) , Gonzalo Martinez Diez, Emiliano Gonzalez Diez, Felix J.Martinez Llorente, Gipuzkoako Batzarre Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996)
Iñurrigarrogañekoa, -a
Ahoskera: Iñurrígarro gañekúa
Generikoa: baserria
Kartografia: Basalde
Oharrak: Ikus. Iñurrigarroazpikoa
Iñurritxoeta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Iparraldeko kuartela, -a
Oharrak: XIX.mendean herria banatzeko modua, lau zatitan: cuartel del norte, cuartel del oeste, cuartel del este eta cuartel del sur.
cuartel del norte: Urrutia, Laskurain errota, Laskurainandia, Ugarriagagañekoa..
Ipintza
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga, Galartza
Oharrak: Hutsik daogen Sarralde baserri inguruko saila.
Ipintzaostea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Ipurdisoro
Generikoa: bidea
Kartografia: Lizarraga
Ipurrazpi
Generikoa: lursaila
Kartografia: Kokatugabea
Ipurtika
Ahoskera: Ipúrtika
Generikoa: lursaila
Kartografia: Basalde
Ipurtikaburu
Generikoa: lursaila
Kartografia: Basalde
Oharrak: .
Ipurtikako bidea, -a
Ahoskera: Ipúrtikako bidía
Generikoa: bidea
Kartografia: Basalde
Ipurtikako erreka
Ahoskera: Ipúrtikako errekía
Generikoa: erreka
Kartografia: Basalde
Ipurtikaldea, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Basalde
Ipurtikasakona, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Basalde
Ipurtikasoro
Generikoa: lursaila
Kartografia: Basalde
Ipurtikasoroburua, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Basalde
Iraban
Generikoa: basoa
Kartografia: Basalde
Irabazia, -a
Ahoskera: Irabási / Irabasíxa
Generikoa: lursaila
Oharrak: Jabetza edota ondasuna adierazten duen toponimoa. Leku batean baino gehiagotan kokatuak.
Irabaziandia, -a
Ahoskera: Irabási aundíxa
Generikoa: basoa
Oharrak: Ikus.Irabazi . Hemen ere leku batean baino gehiagotan kokatuak.
Irabazikortaberrialde
Generikoa: lursaila
Kartografia: Kokatugabea
Irabazitxikia, -a
Ahoskera: Irabási txikíxa
Generikoa: gaztainadia
Kartografia: Galartza
Oharrak: Ikus.Irabazi. Leku batek baino gehiagok du izen hau; hemen daudenak dira bildu ditugunak.
Iraeta
Generikoa: mendiak
Kartografia: Uzarraga, Lizarraga?
Iraeta
Ahoskera: Íreta, Iréta, Iráeta
Generikoa: baserria
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Uzarraga auzoan kokatuta dagoen baserri honi buruzko lehen aipamena 1391ko Antzuolari buruzko agirian aurki daiteke, non "(..) Iohan Lopes/Lopez de Yraeta(..)" aipatzen den; izan ere, agiri honetan Bergarako hiribilduaren jurisdikziopean sartzea erabaki zuten antzuolarren zerrenda agertzen da, lokatibo bidez baserrien izenak agertzen direlarik. (Numeroso comarcanos de Bergara entran a formar parte de la vecindad de la villa, con los derechos y obligaciones de los demás vecinos. (Crespo Rico,M.A. eta beste " Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara.Tomo I (1118-1497), Donostia 1995, 32 dok., 48-51 or. eta Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397) , Gonzalo Martinez Diez, Emiliano Gonzalez Diez, Felix J.Martinez Llorente, Gipuzkoako Batzarre Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996)
Iraetairabazi
Ahoskera: Íreta irabasía
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Pikunietaldean.
Iraetaldea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Bidaurretik kilometro erdira kokatzen zuen 1945eko dokumentu batek.
Iraikorta
Ahoskera: Iríkorta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: Arrolan. Hona hemen Azkarateko Andonik esandakoa:30. (..) aura Árrola (..) isena Árrola (..) baña gure gaste denporan beti Irikórta esate gontzan guk, idixen korta, asko ibiltzen sala larrian ganau asko eo, Irikórta, geo asi sien Árrola (..)
Jatorrian Iradikorta izan daiteke.
Irala
Ahoskera: Íd/rala
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Antzuolari buruzko 1391ko agirian "(..) Pero U/Vrtis de Yrala(..)" aipatzen da, Bergarako hiribilduari lotu zitzaien antzuolarren artean.
(Numeroso comarcanos de Bergara entran a formar parte de la vecindad de la villa, con los derechos y obligaciones de los demás vecinos. (Crespo Rico,M.A. eta beste " Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara.Tomo I (1118-1497), Donostia 1995, 32 dok., 48-51 or. eta Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397) , Gonzalo Martinez Diez, Emiliano Gonzalez Diez, Felix J.Martinez Llorente, Gipuzkoako Batzarre Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996). Badirudi, jatorrizko Irala baserria hau dela.
Iralabaso
Generikoa: basoa
Kartografia: Kokatugabea
Iralaerromara
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Iralaetxeberri
Ahoskera: Idálaetxéberri
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Hutsik eta erdijausita dagoen Irimoegigoeneko baserri honi buruz dugun lehen aipamena 1857koa da, "Nomenclator de la Provincia de Guipúzcoa" zerrendan aipatzen da. Irala baserrien artean berriena, izenak adierazten duen bezala.
Iralako iturria, -a
Ahoskera: Ídalako itturríxa
Generikoa: iturria
Kartografia: Irimoegigoena
Iralatorre
Ahoskera: Idalátorre, Idálatorre, Tórre, bi Tórriak
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Ikus. Irala baserriari buruz esandakoa.
Iralatorre baserria, izenak adierazten duen bezala, torre edota jauregi garrantzitsua izan da. Badirudi Irala jausi eta Iralatorre eraiki zutela. Hona hemen Iñigo Ramirez de Okarizek "Antzuolako baserriak eta errotak" liburuan bertako harmarriaren inguruan esandakoa "Jatorrizko harmarria Bizkaiko Algorta herrian miramar kalean dago: ".." Harmarriaren azpian argi eta garbi jartzen du, "Irala Torre 1599-1934". Lehen data harmarriaren eraikuntzarena izango litzateke, bigarrena, berriz, antzinako Irala-Torreren desagerpena eta harmarria Algortara eramatea. Harmarria Algortan aurkitzea ez da kasualitate hutsa, bertan baitago Mª de Irala y Martinez de Villar-en jauregia, eta itxura batean emakume honek harmarria eramateko eskubide osoa zuen, dirua tartean. Izan ere, gertatu halaxe gertatu zen, Fernando Sainz Intxaustegik "Real Socorro"ko markesak eta berean Maria Iralaren gizonak, etxeratu baitzuen 1934.urtean. Mariari ere "Marquesa del Real Socorro" deitzen zioten. Esan bezala, 2. eta 3. kuartelak Iñurrigarrotarrenak dira. "que el segundo y tercero cuarteles corresponden a Iñurrigarro y el escudo a quien reedificó la Torre de Irala, hacia 1593, que fue el padre del Capitan y Sargento Mayor don Pedro de Zabala e Iñurrigarro que nació en Anzuola el 1545 y su madre con la que se casó en 1572, era doña MªMartinez de Irala y Loyola, hija de Martin de Irala e Irala, bautizado en Anzuola el 12 de Junio de 1508 y de su mujer Maria de Loyola y nieta de Juan Láriz de Irala, de la casa solar de Irala-Yuso y de su esposa Maria Joanis de Irala, señora de la casa solar de Irala Suso…….(Jabier de Ibarra y Bergé. Escudos de Vizcaya, IV.Merindad de Uribe, viol.II.Biblioteca Vascongada Villar.Bilbao)
Nahaspila sor lezake Iralatarren etxea zein den erabakitzeko: goikoa, behekoa, bazegoela 3. bat…Izan ere, Del Valle Lersundik eta De la Fuente Machainez, Irala-Yuso (behekoa) eta Irala-Torre bat izanda, bi balira bezala aipatzen dituzte eta hortik etor daiteke nahaspila. Beraiek diotenez, Irala Suso (Goikoa) jausten hasita zegoenez, Irala Behekoa eraiki zuten. Hori, egia da, Francisco Arebalok, "Rey de Armas de carlos II" esten duenez, "..con ocasión de las ruinas que tiene el primitivo de arriba (oraingo Idala)…fundaron otro muy ostentoso a la vista (Irala-Torre)..donde es conocido Antonio de Zabala-Irala, teniendo su termino redondo fuera del poblado.."
Iramendi
Ahoskera: Iramémdi, Iriméndi
Generikoa: basoa
Kartografia: Basalde
Iramendimadagarro
Generikoa: lursaila
Kartografia: Basalde
Iramendipea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Basalde
Irastortza
Ahoskera: Írausta, Iráusta
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Baserri honi buruzko lehen aipamena 1391koa izan daiteke; 1391ko urtarrilaren 20ko dokumentu batean, Antzuolako herritarrek Bergarako hiribilduaren jurisdikziopean sartzea erabaki zutela aipatzen da ; dokumentuan bertan orduko antzuolarren zerrenda azaltzen da, lokatibo bidez baserrien izenak agertzen direlarik. Irastortza baserriaren kasuan: ·"Iohan Yvanes/Yuannez de Yrastorça e donna Mari Peres/Pérez de Yrastorça"
(Numeroso comarcanos de Bergara entran a formar parte de la vecindad de la villa, con los derechos y obligaciones de los demás vecinos. (Crespo Rico,M.A. eta beste " Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara.Tomo I (1118-1497), Donostia 1995, 32 dok., 48-51 or. eta Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397) , Gonzalo Martinez Diez, Emiliano Gonzalez Diez, Felix J.Martinez Llorente, Gipuzkoako Batzarre Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996)
Irastorzaldea, -a
Ahoskera: Iráustaldia
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Egurribaitik Irastortza baserriaren inguruari deitzeko modua.
Iratxiki
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Irazabal
Ahoskera: Itzál, Éisal
Generikoa: aurkintza, basoa, lursailak
Kartografia: Lizarraga
Irazabal
Ahoskera: I(t)s/zálgo itturríxa
Generikoa: iturria
Kartografia: Lizarraga
Irazabalgo erreka
Generikoa: erreka
Kartografia: Lizarraga
Irazabalsakona, -a
Ahoskera: Is/zálgo sakóna, Is/zálgo sulúa
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Iriarteak, -ak
Ahoskera: Ir/díartiak
Generikoa: baserriak
Kartografia: rmoegibarrena
Oharrak: Iriarte baserriak orokorrean.
Iriarteazpikoa, -a
Ahoskera: Iríarte aspikúa (beékua)
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: Iñigo Ramirez de Okarizek "Antzuolako baserriak eta errotak " liburuan aipatzen duenez, 1525ean eraiki zen, herrigunetik hurbil eta gaur egun hutsik dagoen baserri hau.
Iriartegañekoa, -a
Ahoskera: Iríarte gañekúa
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: Iñigo Ramirez de Okarizek "Antzuolako baserriak eta errotak" liburuan dioenez bere eraikuntza XV.mendean koka daiteke.
Irimo
Ahoskera: Írimo
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Antzuolari buruz ezagutzen dugun lehendabiziko agiria XIV.mendearen hasierakoa da, 1307koa hain zuzen, orduan Beltran Ibañez de Gebara, Oñatiko Kontea, omen zen, Antzuolako eta baita inguruko herrien lurren jabea. Uzarragako parrokiaren hamarrenak ere berak kobratzen ei zituen, bertako patronatua ere berak zuen eta. Testuinguru honetan, 1307ko dokumentuan salerosketa baten ingurukoak azaltzen zaizkigu, non "Yrinmodo, Galardi eta Ylurrigarro "kortak" saldu zituen; dokumentuan hauez gain, antzuolar batzuen izenak ere agertzen dira, lokatibo bitartez, baserrien izenak agertzen direlarik.
" (..) Sepan qunatos esta carta vieren como yo, Martín Sánchez de Sant Llorente, abat de San Miguel de Onnat, con otorgamiento de don Beltrán Yuánnz de Guevara, sennor de Onnat, e de donna Urraca Yuánnez, su mugr, vendo a vos donna Sancha de Uriarte e a Per Yuánnez, uuestro fiio, tres seles en término de Vergara en Ançuela, los quales seles llaman Yrinmodo e Galardi e Ylurrigarro (..) e para vos los vengar e fazer buenos e rredrarnos ende toda mala boz, dovos fermes e fiadores de quoalesquier má forçosos fuerdes a Iohán Urdea e a don Pero d'Ascuren e a Ihoán Vrtiz de Munnagaray e a don Pero de Arexmendi e a Sancho Pérez Garitança e Furtún Pérez de Yrtunbe e Iohán Martinez de Aguirre e Iohan Sánchez d´Eztala e Iohán Pérez de Yerívarr e Sancho Pérez de Arexti e Lope de Yraçábal e Pero Garçiz de Vidaurre, fiio de don Garçi Yuánnez de Oçaeta. E porque más por entregado vos tengades douod por fiadores de conosçudo a Iohan Garçiz de Galarça e a Iohan Pérez de Goyenaga (..), "Antzuolako baserriak eta errotak", Iñigo Ramirez de Okariz, 1995
Baserri honi buruzko lehen aipamena izan daitekeela pentsa dezakegu, beraz. 1391ko dokumentu batean ere "(..) Iohan Yvanes/Yuánnez de Yrymo/Yrimo(..)" aipatzen da.
(Numeroso comarcanos de Bergara entran a formar parte de la vecindad de la villa, con los derechos y obligaciones de los demás vecinos. (Crespo Rico,M.A. eta beste " Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara.Tomo I (1118-1497), Donostia 1995, 32 dok., 48-51 or. eta Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397) , Gonzalo Martinez Diez, Emiliano Gonzalez Diez, Felix J.Martinez Llorente, Gipuzkoako Batzarre Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996)
Irimo
Ahoskera: Irímo, Írimo
Generikoa: mendia
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Bertako baserri eta auzoaren jatorria. Ia 900 metrotara dagoen Urretxu eta Antzuolarren artean dagoen mendia.
Irimobarria, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Irimoegi
Ahoskera: Írimoi, Írimoixa
Generikoa: auzoa
Kartografia: Irimoegi
Oharrak: Irimoegi bi auzunetan banatuta dagoen baserri auzoa da: Irimoegigoena eta Irimoegibarrena. Irimogoena auzoa eguzkitsua eta bizia, Irimoegibarrena, aldiz, ainube eta goibelagoa.Ikus. Irimoegibarrena eta Irimoegigoena.
Irimoegi
Ahoskera: Irímo égi / (Írimo) egíkuak
Generikoa: auzune
Kartografia: Irimoegi
Oharrak: Irimoegi auzoaren barruan lekuko batzuek eremu ezberdinak bereizten dituzte, eta ez bakarrik Irimoegigoena eta Irimoegibarrena. Esaterako, batzuek "Irimoi" deitzen diote auzoari orokorrean eta "Irimo Egi" Irastortza, Eguzkitza, Irimo eta Otamendi dira, Aransoro errekaren alde batean daudenak, hain zuzen, hegian. Ez da kasualitate hutsa izango bereizketa hau Ibarra eta Aitzaga lekukoek eman izana.
Irimoegialdea, -a
Ahoskera: Írimo(i)aldia
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Irimoegigoena
Irimoegiaundia
Ahoskera: Írimoi aundíxa
Generikoa: auzune
Kartografia: Irimoegi
Oharrak: Garai bateko "hermandade" edo senidetzeen ondorioz Irimoegi auzoaren barneko eremua.
Irimoegibarrena, -a
Ahoskera: Írimoi beekúa
Generikoa: auzoa
Kartografia: Irimoegi
Oharrak: Irimoegi auzoaren barruan bi auzune ezberdintzen ditugu: Irimoegibarrena eta Irimoegigoena. Irimoegibarrena, Irimoegi auzoaren barruan hegoalderago dagoen zonaldea da; Irimoegigoenarekin alderatuz, ainubeagoa, goibelagoa da. Hori dela eta, baserri hustuketa narbarmena izan du. Auzune honen barruan ere azpizatiketa bat ere egin daiteke, auzune honetako baserri batzuk herrigunetik gertu baitaude: Olaran (gaur egun) edo Galarditorre, Etxeandi (desagertuta), Lapatza, Eztala (desagertuta) , Altamira (hutsik) , Zupide eta Iriarteak( Iriarteazpikoa, hutsik); besteak, herrigunetaik urrun daude: Otain (jausita?), Ibularrak (jausita, desagertuta) , Arrandariak (hutsik), Astoaga (desagertuta) eta Loieta.
Irimoegigoena, -a
Ahoskera: Írimoi goikúa
Generikoa: auzoa
Kartografia: Irimoegi
Oharrak: Kokapenari dagokionez, auzo honetan bi eremu bereiz ditzakegu: batetik, herrigune aldeko baserriak ditugu: Ibarra, Irastortza, Eguzkitza, Irimo, Otamendi, Aitzaga, Iralatorre, Irala, Iralaetxeberri (hutsik), Arrreluztxiki, Arreluzandi, Arreluzetxebarri, Igeribar (hutsik), Sarasketa eta Goikoetxe (jausita); bestetik, herrigunetik urrunago eta Azkoiti aldera dauden baserriak ditugu : Bazterriñagañekoa, Bazterriñaerdikoa, Bazterriñabarrena, Pikunieta, Ursalto eta Ondamendi. Kokapen honen ondorioz, azken baserri hauetako biztanleek Antzuolara baino, Aizpurutxo, Zumarraga eta Urretxurako joera handiagoa izan dute.
Irimoegiko erreka
Ahoskera: Írimoiko errekía
Generikoa: erreka
Kartografia: Irimoegi
Oharrak: 118. Írimoiko errekía, errekatxua, emendik datorren errekía, errekatxua..(Eusebio Gabilondo, Ibarra)
Irimoegitxikia
Generikoa: auzune
Kartografia: Irimoegi
Oharrak: Garai bateko "hermandade" edo senidetzeen ondorioz Irimoegi auzoaren barneko baserri batzuek osatzen zuten eremua.
Irimogain
Ahoskera: Irimo(g)áiñ
Generikoa: gaina
Kartografia: Irimoegigoena
Irimogañaldea, -a
Ahoskera: Irimo(g)áiñaldia
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Irimoegigoena
Irimokuruzepe
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Irimolarrea, -a
Ahoskera: Irimólarre, Kortaburúa
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga, Irimoegigoena
Irimolarregikobekosaila, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Irimolauba
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Irimolaua izan daiteke eta "b" jod epentetikoa.
Irimosabel
Generikoa: gaina
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Larregi eta Irimo gainaren arteko tontorra.
Irimosoroa, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimogoena
Oharrak: Irimo baserriaren ondoko soroa.
Iruaritzeta
Ahoskera: Iráutzeta, Irúaitzeta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Iruba
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Irubide
Generikoa: elkartea
Kartografia: Lizarraga, Irimoegigoena?
Oharrak: Lapurgainen dagoen elkartea.
Irubideta
Ahoskera: Irúbieta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza, Uzarraga
Irubidetabarren
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: ….
Irubidetaburu
Generikoa: pagadia
Kartografia: Uzarraga
Iruerreka
Generikoa: lursaila
Kartografia: Basalde
Iruerreketa
Generikoa: erreka
Kartografia: Basalde
Iruerreketa
Generikoa: lursaila
Kartografia: Basalde
Iruetxeta
Ahoskera: Irútxeta
Generikoa: baserria
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Eraiki berri dituzten bi etxe dotore ditugu Iruetxeta baserria kokatuta zegoen tokian. Baserriari buruz dugun lehen aipamena XVIII.mende erdialdekoa da. Marutegi eta Ibarreta artean kokatua.
Etxe ondotik antzinako Uzarragako elizbidea eta baita erregebidea ere pasatzen omen ziren.
Iruetxetaldea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Iruka
Generikoa: belardia
Kartografia: Uzarraga
Irukera
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Irukorosta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Irukurutzeta
Generikoa: basoa
Kartografia: Galartza
Irumendi
Generikoa: granja
Kartografia: Galartza
Irumugarrieta
Generikoa: iradia
Kartografia: Irimoegibarrena
Irupagoeta
Ahoskera: Irúpaota
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Irupuntakoa, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Irurena, -a
Generikoa: meategia
Kartografia: Basalde
Isasi
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga??
Isats
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Isatseko hegia, -a
Generikoa: hegia
Kartografia: Irimoegigoena
Iturbaso
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Iturbe
Generikoa: iturria
Kartografia: Lizarraga
Iturbea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Arizti baserriaren ondoan.
Iturbeak, -ak
Ahoskera: Ítturbe, Ítturbiak, Ittúrbe
Generikoa: baserriak
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: Baserri hauen inguruko lehenengo aipamena 1307koa izan daiteke, orduan, Fortun Perez de Yrtunbe jauna aipatzen zen (Ikus. Irimo). Bi baserriak izendatzeko izena dugu "Iturbeak"; horrez gain, Iturbe aipatu baina bietako zeini buruz ari diren ez dakigunean ere, hemen sartu ditugu. Lizarragagoena eramuan kokatuta daude.
Iturbeandia, -a
Ahoskera: Ítturbe aundíxa
Generikoa: baserria
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: Lizarraga auzoan, San Martzial baseliza inguruan kokatuta dagoen baserria da. (Ikus. Iturbeak)
Iturbeaurrre
Generikoa: otadia
Kartografia: Lizarraga
Iturbeburua, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Iturbeltz
Ahoskera: Ittúrbeltz
Generikoa: mendia
Kartografia: Irimoegibarrena
Iturbetxikia, -a
Ahoskera: Ítturbe txikíxa
Generikoa: baserria
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: Baserri honi buruz aurkitu dugun lehen agiria 1772koa da. HPSko mapetan nahaste bat egon da, eta Iturbeatxikiari Iturbeazpikoa deitzen diote. (Ikus. Iturbeak)
Iturbide
Generikoa: bidea
Kartografia: Irimoegigoena
Iturburu
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Iturburu
Generikoa: lursaila
Kartografia: Herrigunea, Ondarra
Iturrain
Ahoskera: Iturráin
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Iturraldea, -a
Ahoskera: Itturraldía
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Iturraldea, -a
Ahoskera: Itturraldía
Generikoa: lursaila
Kartografia: Basalde
Iturraldea, -a
Ahoskera: Iturraldía, Iturrálde
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Iturraldea, -a
Ahoskera: Gáriko itturríxa, Itturraldía
Generikoa: iturria
Kartografia: Basalde
Iturraldea, -a
Ahoskera: Ittúrraldia
Generikoa: iturria
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Ibarretik gertu zegoen iturri bat (..)
Iturribarri
Generikoa: iturria
Oharrak: Bergarako mugan
Iturribarri
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Oharrak: Bergarako mugan
Iturribarri
Generikoa: erreka
Oharrak: Bergarako mugan
Iturrieta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Iturrieta
Ahoskera: Ittúrrita
Generikoa: iturria
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: 43. (..) amentxe dao manantiala (..) Ittúrritta esate jakon (..) geo emen goixan dao manantiala Abáo manantiala, ta Ábao ori, nik geixei estot irakurri aspektu ortan, baña irakurritta daukat Ábao garai bateko esanahixa euskeras sala toki freskua (..) itturrixa sortzen dan toki orri Ábao esate jakon, Abaóko itturríxa esate jakon (..) Akíñabeiko manantiala, Ittúrrittakua eta Ábaoko manantiala… (Genaro Laskurain, Akinibai)
Iturrieta
Ahoskera: Ittúrritta errekía
Generikoa: erreka
Kartografia: Lizarraga
Iturrietazkue
Generikoa: basoa
Kartografia: Lizarraga
Iturrikosoloa, -a
Generikoa: soroa
Kartografia: Irimoegigoena, Irimoegibarrena?
Iturriondo
Generikoa: lursaila
Kartografia: Kokatugabea
Iturriostesakona, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Kokatugabea
Iturriotz
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Iturriotzen?
Iturriotz
Ahoskera: Iturríotz
Generikoa: baserria
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Uzarraga auzoan kokatuta dagoen baserri honi buruzko lehenengo aipamena 1391koa izan daiteke; 1391ko urtarrilaren 20ko dokumentu batean, Antzuolako herritarrek Bergarako hiribilduaren jurisdikziopean sartzea erabaki zutela aipatzen da ; dokumentuan bertan orduko antzuolarren zerrenda azaltzen da, lokatibo bidez baserrien izenak agertzen direlarik. Iturriotz baserriaren kasuan: "(..) Iohan Sanches de Yçarreta/Yturrioz(..)"
(Numeroso comarcanos de Bergara entran a formar parte de la vecindad de la villa, con los derechos y obligaciones de los demás vecinos. (Crespo Rico,M.A. eta beste " Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara.Tomo I (1118-1497), Donostia 1995, 32 dok., 48-51 or. eta Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397) , Gonzalo Martinez Diez, Emiliano Gonzalez Diez, Felix J.Martinez Llorente, Gipuzkoako Batzarre Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996)
Iturriotz
Generikoa: iturria
Kartografia: Uzarraga
Iturriozpe
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Iturriozpe
Ahoskera: Itúrroxpe
Generikoa: basoa
Kartografia: Uzarraga
Iturriozpe
Generikoa: erreka
Kartografia: Irimoegibarrena
Iturriozpesakona, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Iturriozpeurkiandi
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Iturrisakona, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Kokatugabea
Iturritxo
Generikoa: gaztainadia
Kartografia: Irimoegigoena
Iturrizar
Ahoskera: Iturrisárra
Generikoa: iturria
Kartografia: Uzarraga
Itxarrondo
Generikoa: basoa
Kartografia: Kokatugabea
Oharrak: Luis Mari Mujikak dioen bezala Intxaurrondo izan daiteke.
Itxualdea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Kokatugabea
Oharrak: Bergarako Jabetza Erregistroan ez da erreferentzia horretan agertzen.
Itxueta
Generikoa: lursaila, basoa
Kartografia: Uzarraga
Itxuetaburu
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Itxuetagoena, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Itxumendi
Ahoskera: Itxúmendi
Generikoa: mendia
Kartografia: Galartza
Oharrak: Antzuolako iparraldeko puntan.
Itxumendiazpi
Generikoa: basoa
Kartografia: Galartza
Itxunaga
Ahoskera: Itxuná
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Irimo baserriko soroa
Izagirre
Ahoskera: Íz/sarre
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: 59. (..) bat Etxaburúa, Etxeaspíxa, ta an andikaldea Mainittá, etxiak eta in dittue berrixak, orrek die Mainittá die orrek, ortik gorako ori da Mainittá da ori dana (..) geo etxian ostekaldian daona Etxeostía, norde aldetik daona (..) emengo oitturia da norde aldetik daon soua edo selaixa Étxeostía, euskixan aldea daona betik beti Atéiaurria, dan-danak isengo die Atéiaurria (..) bestia da Etxeostía, ta etxian gañekaldian Etxaburúa, Etxeaspíxa (..) geo eren isenak badauska orrek (..) an andikaldia Monaitió (..) Atxabalsár (..) Is/zarré, ortxe, Mainittá gañekaldea daona (..) beian daon ori betik olloteixa daona Etxeaspitxíki, selan dan beori sati bat dan, txiki bat (..) (Bentura Igarza, Ah.12)
Izagirrealdea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Izagirrebarrena, -a
Generikoa: gaztainadia
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: Terreno castañal, finca rtustica, radicante en el termino de Yzaguirre-barrena, jurisdiccion de la Villa de Anzuola; confina por Norte castañal de la caseria de Ugarte-torre; por Este heredades del minso Ugarte-torre y de D.Juan Antonio Lausagarreta; y por Sur y Oeste castañal de Ugarte-molino; mide 30 areas y 22 centiareas…
Iztinga
Generikoa: lursaila
Kartografia: Kokatugabea
Oharrak: Ikus.Txara (arautzea)
Ugartetorreko soroa
Iztingagorri
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: …
Iztingagorriaurrea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Iztingagorriburu
Generikoa: pinudia
Kartografia: Irimoegibarrena
Iztueta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Kokatugabea
Oharrak: Ez daukagu datu gehiago.