Lekuak izendatzeko erabiltzen den berba da toponimoa. Antzuolako leku-izenak batzea, aztertzea eta forma idatzia finkatzeko lana 2005ean kaleratu zen. Kristina Pavo Nuñezek (Antzuola, 1975) egina da.
Babasoro
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: San Martzialpean dago.
Babasoro
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Bakarrekune
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Basalde
Oharrak: Mutilagoen inguruan, Sakonaundi azpian
Desagertutako Mutilagoen baserriaren inguruan, Urretxu eta Antzuolako mugan.
Balentin Berriotxoa
Generikoa: eskola
Kartografia: Herrigunea
Oharrak: Eskola hau herriko parrokoa zen Luis Galfarsorok 1930ean bultzatu zuen. Orduan Guraso Elkartea antolatu zuen herrian ete bertan herriko semeentzat eskola bat jarri zuten, maristen tutoriaz. Gerra ostean ere, maristen egoitza zaharra erreta gertatu zenean, bertan bizi izan ziren maristak 1942rarte. 1970ean itxi zen eskola hau.
Bantera
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Uzarraga, Irimoegibarrena
Bareño
Ahoskera: Báreño
Generikoa: zurrategia
Kartografia: Herrigunea
Oharrak: Gaur egungo Zurrategi auzoan zegoen zurrategia. Iñarrekoa izenez ere ezagutzen zen.
Barrenbide
Generikoa: bidea
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Larregi inguruan dagoen bidea. Bertan hiru bide aipatzen dira: Barrenbide, Erdikobide eta Goenbide.
…
Barreneseta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Barrenetxea, -a
Generikoa: etxea
Kartografia: alebarren
Oharrak: Ez daukagu daturik zein etxe den zehazteko.
Barrutia
Ahoskera: Barrútixa(k)
Generikoa: saila(k)
Kartografia: Galartza, Uzarraga
Oharrak: Galartza ete Uzarraga arteko saila.
Barrutia
Generikoa: erreka
Kartografia: Uzarraga, Galartza
Barrutia
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Barrutibazterra, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Basagutxi
Ahoskera: Basáutxi
Generikoa: basoa, lursailak
Kartografia: Lizarraga
Basagutxigaña, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Basaitz
Generikoa: lursaila
Kartografia: Lizarraga
Basalde
Ahoskera: Basálde errekía
Generikoa: erreka
Kartografia: Basalde
Oharrak: Basalde auzoan, bai Irimopean bai Deskargaldean sortzen diren hainbat errekatxoren biltokia. Basalde erreka eta Deskarga edo Antzuolakoa San Blas ermitatik gora elkartzen dira, Aritzagabasalde baserritik gora eta Igirain erreka eta Basaldekoa Errekalde auzoan elkartzen dira.
Basalde
Generikoa: indarretxea
Kartografia: Basalde
Oharrak: Indarretxe honek Jainkoiturriko urak aprobetxatuz, garai batean herriko bazter askotara iristen zen argindarra, baserri nahiz kalera.
Basalde
Ahoskera: Intxaustíko errotía
Generikoa: errota
Kartografia: Basalde
Oharrak: Basalde auzoan kokaturik dago eta Intxaustiko errota izenez ere ezaguna da. Errota honen eraikuntza, badirudi, hiru baserriren kontua izan zela: Irastortza (Lamariano), Amilleta (Agirre) eta Galardi (Aranes). 1919.urtean eraikia Juan Tackem alemaniarrak eraiki zuen. Ura Zuntzoerreka eta Jainkoiturri erreketatik jasotzen zuen. (Iñigo Ramirez de Okariz)
Basalde
Ahoskera: Basálde, Básalde, Basaldía…
Generikoa: auzoa
Kartografia: Basalde
Oharrak: Basalde auzoan baserriak bi alde desberdinetan kokatuta daude: Irimo hegalean Egurribai, Ertzilla, Olazabal, Aritzagabasalde, Erautza(hutsik) Galardi, Iñurrigarrogañekoa, Iñurrigarroazpikoa, Amilleta, Madariaga (hutsik), Mutilagoen (desgertuta) eta Deskarga. Arrolako hegalean daudenak, aldiz, desagertutako Juanjosenekoa, Olamendi, Zorroztarrieta (hutsik) eta Altzeta dira. Auzoko ermita San Blas da eta urtero, otsailaren 3an burutzen da haren omenezko jaia, ogi-opil bedeinkaketarekin. Auzo honetan baserri eta baselisaz gain, teiletxe nahiz meategiak ere izan ziren.
Basasagar
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Basasoro
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Basobaltz
Generikoa: basoa
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: Luis Mari Mujikak aipatzen du "Euskal toponimiazko materilaeak" liburuan baina Bergarako Jabetza Erregistroan ez dago erreferentzia horretan. Ez daukagu kokapenari buruzko daturik.
Basoerre
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Basoerrebarrena, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Basoerreka
Generikoa: erreka
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: Azaldegieta erreka eta Izkitza erreka.
Basoerrekabarrena, -a
Generikoa: pinudia
Kartografia: Irimoegibarrena
Basotxo
Generikoa: basoa, lursailak
Kartografia: Irimoegibarrena
Basotxoerreka
Generikoa: erreka
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Lutxurdiotik Elosualdera...
Basotxokoegiostea, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Basotxoste
Generikoa: pinudia
Kartografia: Irimoegibarrena
Basurdezuloa
Generikoa: lursaila
Kartografia: Kokatugabea
Basuri
Generikoa: baserria, etxea?
Kartografia: Kokatugabea
Oharrak: Isastik 1625ean "Compendio Historial de la Muy Noble y muy Leal provincia de Guipuzcoa" liburuan Antzuolako "Casas solariegas" aipatzen ditu eta "Basuri" aipatzen du; ez daukgu datu gehiago.
Bazterretxe
Ahoskera: Bastarrétxe
Generikoa: etxea
Kartografia: Herrigunea, Ondarra
Oharrak: Ondarra auzoko etxea, garai batean abereak ere izan zituena.
Bazterretxealdea, -a
Ahoskera: Bastarrétxealdía
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Irimoegigoena, Ibarre
Oharrak: Ibarreko soroak kale aldekoak, Bazterretxealdea.
Bazterriña
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Bazterriñabarrenekoa, -a
Ahoskera: Bastarríña beekúa/barrenekúa
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Ikus.Bazterriñak
Bazterriñabidekurutzeta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Bazterriñaburu
Ahoskera: Bastarriñáaburua
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Bazterriñaerdikoa, -a
Ahoskera: Bastarríña erdikúa
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Lur jota dagoen baserria. 70. hamarkadan erori omen zen. Ikus.Bazterriñak
Bazterriñagaña, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Bazterriñagoenekoa, -a
Ahoskera: Bastarríña goikúa/ goenekúa
Generikoa: baserria
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Bi etxek osatzen dute Bazterriñagoena. Ikus.Bazterriñak
Bazterriñak, -ak
Ahoskera: Bastarríñak
Generikoa: baserriak
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Bazterriña baserriak orokorrean aipatzeko modua. Baserri hauek Ursalto, Ondamendi eta Pikunieta baserriekin batera, Irimoegigoenakoak dira eta duten kokalekuagatik, Antzuolarako baino Azkoitirako joera haundiagoa dute.
Bazterriñako iturria, -a
Generikoa: iturria
Kartografia: Irimoegigoena
Bazterriñalarregi
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Bazterriñaldea, -a
Ahoskera: Bastarriñaldía
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Bazterriña baserri ingurua izendatzeko modua.
Bazterriñanasikoa, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Leku-izen honen atzetik Bazterriña nahasikoa (sail batzuk nahasian izaten ziren) edo nagusikoa egon daiteke.
Bazterriñasakona, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Beheko auzoa, -a
Generikoa: auzoa
Kartografia: Herrigunea
Oharrak: Bergaratik gatozela Antzuolako herriguneko lehenengo auzoa da; Kalebarrenen jarraipena-edo izanda, honek bezala Calle Abajo izena ere izan du, euskarazko aldaera nagusitu aurretik; ondoan bota berri duten etxearen izena dela eta, Eletrika izenez ere ezaguna da.
Etxe hauen eraikuntzarako baimenaren agiria Antzulako Udal Artxiboan dago: " (..)3º Visto el escrito presentado por Don Mateo Mendicute?Caroz, contratista, y vecino de Eibar solicitando..(..) construccion de veinticinco viviendas de venta limitada en los terrenos de su propiedad situados entre el Convento de los Hermanos Maristas y la casa de Echeaundi de esta villa, con arreglo en los planos que al efecto acompaña y resultando que los mismos se hallan en conformidad con las Ordenanzas de Calificacion, se acuerda conceder la autorizacion solicitada, previo pago de las tasas fiscales correspondientes (..), Antrzuolako Udalak hartutako aktak eta erabakiak; 20 liburua (1960-1965), 1962/08/24, Viviendas entre Maristas y Eche-aundi (Licencia)
Beidakar
Generikoa: baserria
Kartografia: Urretxu
Oharrak: Urretxuko baserria eta Antzuolako mugatiik gertu.
Beintenasoroeta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Beizukozabala, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Kokatugabea
Oharrak: Ez daukagu datu gehiago.
Bekobasoa, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Bekokorta
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Bekolaua, -a
Ahoskera: Beekoláua
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Oharrak: Ugarriagazpikoa baserri inguruko soroa.
Bekosasola
Generikoa: basoa
Kartografia: Kokatugabea
Oharrak: Ez daukgau datu gehiago.
Bekoskoa, -a
Generikoa: lursaila?
Kartografia: Kokatugabea
Oharrak: Ez daukgu datu gehiago eta Luis Mari Mujikak galdera ikurra erabiltzen du.
Bekosoroa, -a
Ahoskera: Beekosoúa / Beékosoua
Generikoa: lursaila
Oharrak: Leku batean baino gehigotan normalean etxeko beheko soroa izendatzeko erabiltzen den izena.
Bekosorobazterra, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Oharrak: Urrutia baserriaren azpian, Etxeberrisoro baserri aldera.
Bekozelaia, -a
Ahoskera: Békoselaixa
Generikoa: belardia
Kartografia: Irimoegibarrena
Belako
Ahoskera: Bélaku
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Oharrak: Santa Ageda ermita inguruan kokatutako lursaila.
Belakotegi
Ahoskera: Belákatoi
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Azkarate azpian.
Belandras
Generikoa: lursaila
Kartografia: Kokatugabea
Belapago
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Larregin
Belar
Generikoa: basoa, lursaila
Kartografia: Basalde, Irimoegibarrena
Oharrak: Basalde eta Irimoegibarrena auzoen artean.
Belarbekoa, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Basalde, Irimoegibarrena
Belargaña, -a
Generikoa: belardia
Kartografia: Basalde, Irimoegibarrena
Belastegi
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Belastegi
Ahoskera: Belástei errekía
Generikoa: erreka
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Belastegi ondotik pasatzen den errekatxoa.
Belazur
Ahoskera: BeláZur
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Pagamendi ondoan.
Belazurpe
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Beletegiziarso
Generikoa: belardia
Kartografia: Kokatugabea
Oharrak: Ez daukagu datu gehiago, beraz horrela utzi dugu, baina Beletegizearsoro izan daitekeela dirudi.
Benitua, -a
Ahoskera: Beníttu
Generikoa: baserria
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Benitua baserriari buruzko lehen aipamena 1391koa izan daiteke; 1391ko urtarrilaren 20ko dokumentu batean, Antzuolako herritarrek Bergarako hiribilduaren jurisdikziopean sartzea erabaki zutela azaltzen da ; dokumentuan bertan orduko antzuolarren zerrenda azaltzen da, lokatibo bidez baserrien izenak agertzen direlarik. Benitua baserriaren kasuan: "(..) Ferrando de Veneytua(..)"
(Numeroso comarcanos de Bergara entran a formar parte de la vecindad de la villa, con los derechos y obligaciones de los demás vecinos. (Crespo Rico,M.A. eta beste " Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara.Tomo I (1118-1497), Donostia 1995, 32 dok., 48-51 or. eta Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397) , Gonzalo Martinez Diez, Emiliano Gonzalez Diez, Felix J.Martinez Llorente, Gipuzkoako Batzarre Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996)
Baserri honen gainetik aintzinean erregebidea pasatzen omen zen eta hori dela eta toki istilutsua izan omen zen.
Benituariztia, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Benituondo
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Benitusaila, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Bidaurre baserriaren gainaldean
Bentaberri
Generikoa: ostatua, etxea
Kartografia: Basalde
Oharrak: etxea eta taberna Deskargan.
Bentazarra, -a
Generikoa: ostatua
Kartografia: Basalde
Oharrak: Deskargan.
Benturanekoa, -a
Ahoskera: Sekrétaixuan lekúa, Sabalekúa
Generikoa: etxea
Kartografia: Herrigunea, Kalebarren
Bereterio
Ahoskera: Béteixo
Generikoa: baserria
Kartografia: Galartza
Oharrak: Sute ugari jasan omen dituen baserri honi buruzko lehen aipamena 1391koa izan daiteke; 1391ko urtarrilaren 20ko dokumentu batean, Antzuolako herritarrek Bergarako hiribilduaren jurisdikziopean sartzea erabaki zutela azaltzen da ; dokumentuan bertan orduko antzuolarren zerrenda azaltzen da, lokatibo bidez baserrien izenak agertzen direlarik. Bereterio baserriaren kasuan: "(..) Martin Yvanes/Yuánnez de Bereterio (..)/ Pero Yvanes/Yuánnez de Bereterio"
(Numeroso comarcanos de Bergara entran a formar parte de la vecindad de la villa, con los derechos y obligaciones de los demás vecinos. (Crespo Rico,M.A. eta beste " Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara.Tomo I (1118-1497), Donostia 1995, 32 dok., 48-51 or. eta Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397) , Gonzalo Martinez Diez, Emiliano Gonzalez Diez, Felix J.Martinez Llorente, Gipuzkoako Batzarre Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996)
Bereterioerreka
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Bereteriokoluebagibarrena, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Bereterionea
Generikoa: basoa
Kartografia: Galartza?
Oharrak: Bereterioko soroa.
Bergara
Ahoskera: Bergáa
Generikoa: udalerria
Kartografia: Bergara
Oharrak: Antzuola herriak iparraldean eta mendebaldean egiten du Bergararekin muga eta historian zehar bi herriek harreman handia izan dute. Bi herrien arteko harremanaren lekuko diren datarik aipagarrienak honakoak dira:. 1391ko urtarrilaren 20an Antzuolako biztanleak Bergarako hiribilduaren jurisdikziopean sartzea erabaki zuten, horrela, bergararren babes, betebehar eta eskubideak bereganatuz. Bigarren data garrantzitsua, 1929ko abenduaren 12a, Antzuolak Bergararekiko independentzia lortu zuenekoa Felipe IV.ri zilarrezko bost mila dukat ordaindu ondoren.
Bergaraetxeberri
Ahoskera: Bergára Etxebérri
Generikoa: baserria
Kartografia: Bergara
Oharrak: Bergarako Elosu auzoko baserria, Antzuola eta Bergarako muga inguruan.
Bergaraetxeberrialdea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: ergararekin mugan
Bergarasoroa, -a
Ahoskera: Bergáa soúa
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Oharrak: Ugarriagazpikoaren soroa.
Bergaratxeberri
Generikoa: lursaila
Kartografia: ergara
Bergaretxeko errota
Generikoa: errota
Kartografia: Irimoegigoena?
Oharrak: Bergarako mugan, iparekialdeko puntan
Berozo
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Berraondo
Generikoa: kalea
Kartografia: Herrigunea
Oharrak: Kalebarreneko zubitik Lizarraga hiribidera doan kalearen izen zaharra.
Berraondo
Generikoa: etxea
Kartografia: Herrigunea
Oharrak: Desagertutako etxea, era berean desagertuta dagoen Tuntungoa etxearen ondoan zegoena.
Besagasti
Ahoskera: Bésasti
Generikoa: baserria
Kartografia: Galartza
Oharrak: Baserri honi buruzko lehen aipamena 1391koa izan daiteke; 1391ko urtarrilaren 20ko dokumentu batean, Antzuolako herritarrek Bergarako hiribilduaren jurisdikziopean sartzea erabaki zutela azaltzen da ; dokumentuan bertan orduko antzuolarren zerrenda azaltzen da, lokatibo bidez baserrien izenak agertzen direlarik.Besagasti baserriaren kasuan: "(..) Martin Yvanes/Yuánnez de Beysagasty (..)"
(Numeroso comarcanos de Bergara entran a formar parte de la vecindad de la villa, con los derechos y obligaciones de los demás vecinos. (Crespo Rico,M.A. eta beste " Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara.Tomo I (1118-1497), Donostia 1995, 32 dok., 48-51 or. eta Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397) , Gonzalo Martinez Diez, Emiliano Gonzalez Diez, Felix J.Martinez Llorente, Gipuzkoako Batzarre Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996)
Interesa sortu duen baserria izan da, XVI-XVII.mendeko oholezko aurrealdea dela eta, Gipuzkoan era horretakoa den bakarrenetakoa. Hutsik dago 1965tik.
Bidaolapoto
Generikoa: basoa
Kartografia: Galartza
Bidaurre
Ahoskera: Bídaurre
Generikoa: baserria
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Antzuolari buruz ezagutzen dugun lehendabiziko agiria XIV.mendearen hasierakoa da, 1307koa hain zuzen, orduan Beltran Ibañez de Gebara, Oñatiko Kontea, omen zen, Antzuolako eta baita inguruko herrien lurren jabea. Uzarragako parrokiaren hamarrenak ere berak kobratzen ei zituen, bertako patronatua ere berak zuen eta. Testuinguru honetan, 1307ko dokumentuan salerosketa baten ingurukoak azaltzen zaizkigu, non "Yrinmodo, Galardi eta Ylurrigarro "kortak" saldu zituen; dokumentuan hauez gain, antzuolar batzuen izenak ere agertzen dira, lokatibo bitartez, baserrien izenak agertzen direlarik.
" (..) Sepan qunatos esta carta vieren como yo, Martín Sánchez de Sant Llorente, abat de San Miguel de Onnat, con otorgamiento de don Beltrán Yuánnz de Guevara, sennor de Onnat, e de donna Urraca Yuánnez, su mugr, vendo a vos donna Sancha de Uriarte e a Per Yuánnez, uuestro fiio, tres seles en término de Vergara en Ançuela, los quales seles llaman Yrinmodo e Galardi e Ylurrigarro (..) e para vos los vengar e fazer buenos e rredrarnos ende toda mala boz, dovos fermes e fiadores de quoalesquier má forçosos fuerdes a Iohán Urdea e a don Pero d'Ascuren e a Ihoán Vrtiz de Munnagaray e a don Pero de Arexmendi e a Sancho Pérez Garitança e Furtún Pérez de Yrtunbe e Iohán Martinez de Aguirre e Iohan Sánchez d´Eztala e Iohán Pérez de Yerívarr e Sancho Pérez de Arexti e Lope de Yraçábal e Pero Garçiz de Vidaurre, fiio de don Garçi Yuánnez de Oçaeta. E porque más por entregado vos tengades douod por fiadores de conosçudo a Iohan Garçiz de Galarça e a Iohan Pérez de Goyenaga (..), "Antzuolako baserriak eta errotak", Iñigo Ramirez de Okariz, 1995
Baserri honi buruzko lehen aipamena izan daitekeela pentsa dezakegu, beraz. 1391ko dokumentu batean ere "(..)Ruy Pérez/s de Vidaurre" aipatzen da.
(Numeroso comarcanos de Bergara entran a formar parte de la vecindad de la villa, con los derechos y obligaciones de los demás vecinos. (Crespo Rico,M.A. eta beste " Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara.Tomo I (1118-1497), Donostia 1995, 32 dok., 48-51 or. eta Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397) , Gonzalo Martinez Diez, Emiliano Gonzalez Diez, Felix J.Martinez Llorente, Gipuzkoako Batzarre Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996) "(..) Ruy/Rruy Peres/Perez de Vidaurre(..)"
Hona hemen Iñigo Ramirez de Okarizek "Antzuolako errotak eta baserriak" liburuan etxe honen garrantzia dela eta honako hau aipatzen du:
"Toponimiaren jatorriari buruz bada dokumentu bat: "Cuentan que cuando García Ramirez fue elegido Rey de Navarra (1135-36) creó a imitación de los Doce Pares de Francia, una institución similar en Navarra señalando las 12 casas de ricos-hombres más importantes del reino". Zerrenda horretan Vidaurrek omen zuen zortzigarren tokia."
XVIII.mendean Rocaverdeko markesa zen etxearen jabea. Badirudi etxe aurre honetatik Bergarako galtzada zaharra pasatzen zela. Agian bertatik datorkio izena: Bide + aurre.
Bidaurreko sagarrak oso ezagunak dira eta azoketan hainbat sari jasotakoak dira.
Bidaurre
Generikoa: errota
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Iñigo Ramirez de Okarizek errota honi buruzko datu hauek ematen dizkigu "Antzuolako baserriak eta errotak" liburuan: "Errota hau Uzarraga auzoko Auzotxoeta izeneko lurraldean kokaturik zegoen, Burubiko barrenean (..) Eraikuntza, XVII.mendean koka daiteke. (..) Errota honek Antzuolako errekaren urak hartzen zituen..(..) nahiko bizitza motza izan zuen, 1834-VI-30ean ikaragarrizko uholdea jasan ondoren desagertu egin baitzen, urak eraman zuen ia oso-osorik.(..) 1901ean Rocaberde Markesak, errota berreraiki zuen, baina indar-etxe bezala.
Eraiketari buruzko datuak Benittuko Joxek emandakoak dira: "Indar-etxe bihurtu eta gero (1929?), Burubiko errota deitu zioten. Ene aitak egurrezko turbina bat egin zuen indar-etxe honetarako…Bere eraikuntzak istilu asko sortu zituen Elektrika edo Etxeandi etxearekin. Argia zeinek merkeago eman izan zen orduko disputa. Etxeandikoek argia debalde emango balute, gu, ostera, merienda emateko gai izango ginateke" "
Bidaurrerreka
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Bideazpia, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Bideren baten azpia, non?
Bidebarribazterra, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Bidebarrieta
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Herrigunea
Oharrak: Altzarte edo Errotabarri kokatuak dauden ingurua.
Bidebia, -a
Ahoskera: Bídebia, Bidebía
Generikoa: lursaila
Oharrak: Leku batean baino gehoagotan agertzen zaigu, Bidebea dela ematen du, -bia (-pea-aren aldakia izan daiteke).
Bideburua, -a
Ahoskera: Bideburúa
Generikoa: lursaila
Oharrak: Leku batean baino gehiagotan. Bide baten burua.
Bidegorri
Ahoskera: Bidegórri
Generikoa: lursailak
Kartografia: Irimoegigoena, Lizarraga
Oharrak: Pikunieta gainean.
Bidekarakoleta
Generikoa: basoa
Kartografia: rtimoegibarrena
Bidekorta
Generikoa: basoa
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: Goitia baserriaren gainean
Bidekurutzeta
Generikoa: basoa, lursailak
Kartografia: Irimoegigoena
Bideoskerretaostea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Bidesparrua, -a
Ahoskera: Bidésparrua
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Bildotsesparrua, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Bildotsesparrugoena, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Bituri
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Bizkaisoro
Generikoa: soroa
Kartografia: Kokatugabea
Oharrak: Bergarako Jabetza Erregistroan ez dago erreferentzia horretan
Bizkalatza
Ahoskera: Biskálatza, Biskalátza
Generikoa: baserria
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: Baserri honi buzruz dugun lehen aipamena 1598koa da. Lizarraga auzoaren barruan, Lizarragabarrena ete Lizaragaerdia eremuen artean kokatuko genuke. Ikus.Lizarraga auzoa.
Bizkalatzairabazibarrena, -a
Generikoa: pinudia
Kartografia: Kokatugabea
Bizkalatzairabazibazterra, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Lizarraga
Oharrak: Laskurainandiko soroa.
Bizkalatzanekoa, -a
Ahoskera: Biskálatzakua, Aguasilgúa
Generikoa: etxea
Kartografia: Herrigunea, Herriko plaza
Oharrak: Udaletxearen ondoan kokatuta dagoen etxea, barrokoa, apaingarri gutxi izan arren. Izenari dagokionez, herriguneako etxe gehientsuenen antzera, bertako biztanleen jatorrizko baserriaren izena hartu zuen. Aguazilgoa izenez ere ezaguna, bertan aguzila bizi zelako eta oraindik ere halaxe da.
Bizkardo
Generikoa: lursaila
Kartografia: Galartza
Bizkardo
Ahoskera: Biskárduak, Biskárdo
Generikoa: lursailak
Kartografia: Basalde
Bizkardoaldabe
Generikoa: basoa
Kartografia: Galartza
Blankonekoa
Generikoa: etxea
Kartografia: Herrigunea, Ondarra
Bolalekua, -a
Ahoskera: Boláleku(a)
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: Izenak esaten duen bezala bolaleku edo bolatoki bat egongo zen bertan, eta hortik izena.
Bolalekua, -a
Ahoskera: Bolálekua
Generikoa: bolalekua
Kartografia: Herrigunea, Frontoi bidea
Oharrak: Antzuolan leku batean baino gahiagotan egon ziren bolalekuak; hemen aipatzen direnak Ondarrekoa eta frontoi aldekoa dira.
"Jose "Bolero"ren bolatokia, 1915.urtean. Igandeetako kirolik preziatuena omen zena, oso araututa zegoen agintarien aldetik. Berau frontoi aurrean zegoen. (Antzuola 1900-1970, Argazki zaharren bilduma, Iñigo Ramirez de Okariz)
Bolalekualdea, -a
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Bolatoki
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegigoena
Bolunburu
Ahoskera: Bolunbúru
Generikoa: aurkintza
Kartografia: Uzarraga
Bolunburualdapa
Generikoa: lursaila
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Igeribarerrotaren soroa.
Bolunburupe
Generikoa: basoa
Kartografia: Uzarraga
Boton
Ahoskera: Botón, Bóton
Generikoa: mendia
Kartografia: Basalde
Oharrak: 544 metrora dago.
Botongolaua, -a
Generikoa: basoa
Kartografia: Basalde
Botonpe
Generikoa: lursaila
Kartografia: Basalde
Burdinkurutz
Ahoskera: Burdínkurutz
Generikoa: haitza
Kartografia: Galartza
Oharrak: Galartza auzoan kokaturik dagoen tontortxo edo haitz honen gainean dagoen arri tontor batean gurutze bat dago, Lapurzubi eta Burdinkurutz inguruan zabortegi klandestino ugari ere egon badago. Gaur egun Lapurzubi eta Burdinkurutz inguru honetan zabortegi klandestino ugari dago. Hona hemen toki honi buruz, Iñigo Ramirez de Okarizek 1990ean idatzitakoa: "Burdingurutz: Galartza auzoan eta Galartza baserrira goazela, bide bazterrean eta izkutatuta dagoeneko, aintzinean burdinezkoa eta gaur porlanezkoa den gurutze bat ikus daiteke. Honen arrazoia, badirudi, aintzinean bertatik pasatzen zen errege bidearekin harremanetan jarri behar dugula. Bide hau, Bolunburutik eta Bidegurutzetatik, Bidaurrera (bide-aurre) joaten zen; hemendik berriz, Iruetxetara. Bide hau zahartuta gelditu zenean, Lapur zubitik hasi eta Beheko errotatik pasatzen zen beste bide bat zabaldu zuten. Orduan, Galartza auzora joan ahal izateko Lapur zubitik hasten zen beste bide bat egin zuten, eta erdi bidean aintzinako errege bidearekin gurutzatzen zen. Eta garai hartan oso ohitura handikoa zen bide gurutzetan gurutze bat kokatzea. Halaxe da, bada, Bidegurutzearen arrazoia."
Burrukaleku
Generikoa: basoa
Kartografia: Irimoegigoena
Oharrak: Pikunieta inguruan kokatuta dagoen paraje honen izenaren jatorria Pikunietan egiten ziren erremerietako liskarretan egon daitekeela dirudi.
Burubiko
Ahoskera: Burúbiko
Generikoa: baserria
Kartografia: Uzarraga
Oharrak: Etxe honi buruz daukagun lehenengo aipamena 1857koa da. Buru bi dituen etxe honetatik argindarra ematen omen zen. Ikus, Bidaurre errota.
Burutxolaegi
Generikoa: lursaila
Kartografia: Irimoegibarrena
Oharrak: Koroson
Buztinzuri
Ahoskera: Bustinsúri
Generikoa: kalea
Kartografia: Herrigunea
Oharrak: Kale honi buruzko gure lehen aztarna XVI. mendearen erdialdekoa da; Gerrate zibila bukatu zen urteko agiri batean Ramon Maria Lili izena zuen kaleak, eta ordutik aurrera Agustin Telleria Izango duela jasotzen da. Beraz, jatorrizko izenaren kaltetan Ramon Maria Lili izena jarri zioten lehenik eta ondoren Agustin Telleria antzuolar falanjistarena. Eta azken izen hau izan zuen urte askotan zehar; 1979an Antzuolako Udalak kaleen izendegi berria onartu zuen eta Buztinzuri kalea eman zion berriro ere. Eraberrrituta dagoen arren, etxe ilara honen kokapena XVIII.mendekoa omen da.
…