Antzuolako Haurreskolako ateak zabalik dituzue behar duzuen informazio guztia eskuratzeko .
0-2 urte bitarteko haurren zaintza eta hezkuntza-zerbitzua eskeintzen dugu. 7:30ean hasi eta 17:00ak arteko ordutegia du, urtean 208 egunetan. Eta norberak aukeratutako ordutegiaren araberakoa da zerbitzua.
Partzuergoak, 3 izen emate epe zabaltzen ditu baina Antzuolako Haurreskolan, gaur egun, nahi den momentuan eman liteke izena(**). Haurra, gehienez, 8 orduz egon liteke haurreskolan.
Bi kuota tarte daude, bat 5 ordura arte eta beste bat 8 ordura arte, eta zenbait kasutan doan :
- Erditze anitzeko kasuetan haur batek ordainduko luke.
- Haurreskolan anai/arrebaren batekin koinzidituz gero, batek ordainduko luke.
- 18.000 euroko irabaziak baino gutxiago dituzten familiak doan.
“Arreta pertsonalizatua” eskeintzen dugu, haurren beharren araberakoa. “Mugimendu askean” oinarritzen gara: “Ez gara haur batek bere kabuz lortu ez duen posturara aurreratzen. Haur guztiek oinez ikasiko dutenaren konfiantza daukagu. Mugimendu askatasunak onura handiak ekarriko dizkio: auto-estimua indartuko du, bere mugak eta ahalmenak ezagutzeko gai izango da…”
Informazioa nahi izanez gero, deitu 943 78 60 15 telefono zenbakira edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatzi.
Antzuolako Haurreskolako hezitzaileak
** 2021-2022 ikasturteari begira izen emate aldiak aldatu egin dira. Ikusi atxikitutako oharra.