Zerbitzu telematikoak

Udal materiala eta lokalak erabiltzeko eskaera, egin klik hemen eta bidali eskaera orria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

UDAL ZERBITZU TELEMATIKOAK

udal_zerbitzu_telematikoak Sartu hemen

Zer dira “udal zerbitzu telematikoak”?
Teknologia digitalen garaian, erakunde publikoek herritarrengana gerturatzeko asmoz martxan jarri duen zerbitzu berri bat da. Helburua Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerbitzu honetara atxikiturik dauden udalak zerbitzu azkar eta erosoa eskaintzea da, herritarrei udal ezberdinetan egindako eskaerak, zergak, isunak eta biztanleen erroldako datuak kontsultatzeko aukera emanez. Errolda agiriaren eskaera ere egin daiteke. Momentuz udalak herritarraren helbidera ziurtagiria postaz bidaliko luke. Zerga eta tasen agiriak ordaintzeko aukera ere ematen du.

Udal zerbitzu telematikoetara autentifikatzeko edo sartzeko bi aukera daude :

1. Udalak erabiltzaile kodea eta pasahitza emanez.

Herritarrak zerbitzu honetara atxikitzeko eskaera egin beharko du, eransten den eskaera orria bete eta aurkeztuz. Era berean, sinatu beharreko kontratuaren eredua eransten da interesatuak inprimatu eta eskaera orriarekin batera aurkeztu dezan. Bestela, udaletxean eskatu aipatutako dokumentuak. Kontratua sinatu ondoren, udaletxeko funtzionarioak zerbitzu telematikoetan alta emango dio, eta erabiltzaile kode eta pasahitza emango dizkio. Herritarrak nahi badu, bere etxera joandakoan aukera dauka pasahitza aldatzeko (Zerbitzu menuaren barruan Konfigurazioa atalean). Erabiltzaile kodea eta pasahitza  maiuskulaz sartu behar dira.

2. IZENPEren BakQ txartelaren bidez. 

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioekin harremanetan jartzeko balio duen ziurtagiri digitala da. Udaletxean edo KZ gunean eskatu daiteke (doan). 

Breadcrumb