1. DATU OROKORRAK
1.1 HEZKUNTZA ESKAINTZA
Antzuola herri ikastetxea herriaren erdigunean dago kokatuta, Herriko plazaren ondoan, eta 2-12 urte bitarteko herriko haur guztiak jasotzen ditu.
1.2 ZERBITZUAK
Jangela zerbitzua eskaintzen da.
1.3 ORDUTEGIA
Ikasleen ordutegia:
Egun osoko jardunetan: 9:00 – 12:30 eta 14:30 – 16:30.
Asteazken arratsaldeetan, ikasleek ez dute klaserik
Egun erdikoetan: 9:00 – 13:00
2. IKASTETXEAREN EZAUGARRIAK
2.1. FAKTORE ERAGILEAK
Baserri giroa eta industria era nahiko harmonikoan garatu dira herrian, kalitatezko ingurunea mantendu ahal izan delarik. Urbanistikoki, nahiko zaindutako herria da. Ondorioz, haurrak, herrian mugitzeko askatasuna dute eta ingunearekin harremantzeko.
Antzuolak gaur egun duen langabezi maila baxua da, ez da antzematen egoera sozioekonomiko larririk, ezta tentsio aipagarririk, eskolako ikasleen familiak estabilitate maila ona dutelarik.
Familiek, eskolarekiko jarrera baikorra dute, orokorrean, eta partaidetza maila egokia.
Sozio-linguistikoki begiratuz, Antzuola herri euskaldun bezala katalogatuta dago. Euskara dakiten pertsonen portzentaia % 76,75koa da (2001eko datuak). Hizkuntz errealitate honek oso baldintza faboragarriak eskeintzen dizkio eskolari ikasle guztien euskalduntzerako
Gaur egungo eskola, 1981ean egin zen unifikazioaren emaitza da: herrian zeuden bi ikastetxeak (publikoa eta ikastola) bakar batean batu ziren. Bategiteak ekarri dizkigun onurak garbiak dira eskolari dagokionez eta herriaren barne kohesioari. Funtsean, prozesu eraikitzaile bat izan zen, non borondateak bateratzearen sentikortasuna nagusitu baitzuen. Ikastetxe bakarra izatean, herriko haur guztiak hartzen ditu, honek, testuinguru anitzean hezitzea ahalbideratzen digu eta, ondorioz, giza-ekintza orok duen barne aniztasunari era naturalean erantzutea.
Irakasleen arteko harremanak, bai profesionalak, bai pertsonalak, onak dira, elkarlanerako ohitura finkatuta dago euren artean eta ez dago zeregin profesionala baldintzatuko lukeen tentsiorik. Eskolako plantila egonkorra da –maila handi batean- eta, honek, lan taldea finkatzea ahalbideratu du.
2.2. HELBURU OROKORRAK
Ikastetxearen helburu orokorrak Hezkuntza Proiektuan jasota daude eta ondorengo hauek dira:
Haurraren autonomia intelektuala, sozio-afektiboa, zein morala garatzea, inguru natural eta sozialaren aurkikuntza eta ezagupena erreztuz.
Eskola, zerbitzu publiko erara ulertu eta planteatzea.
Euskera eta euskal kulturaren balorazioa, ezagupena eta erabilera bultzatzea: halaber, beste herrien kulturak ezagutu, baloratu eta euren ekarpenak eskolaratu.
Eskola eta inguru fisikoa, soziala zein historikoa lotzen ahalegindu, identifikatzen eta definitzen gaituzten ezaugarriak jasoz eta, geure ekarpen propioak gizarteratuz.
Aniztasuna, aberastasun eta hazkunde pertsonal eta sozialaren bultzatzaile gisa planteatu eta eskolan sustatzea, ikastetxea osatzen duten partaide guztien iritzi, ideia, zein sinismenak errespetatuz eta egoera diskriminatzaileak, pertsonalak zein sozialak, arbuiatuz.
Ezagupenaren eta balioen eraiketan aniztasunari era koherente baten erantzuteko egokiak diren eskuhartze erizpideak finkatzea.
Eskolako antolaketan, zein bere aktibitatetan, ajenteen benetako partaidetza bermatzea, gestio amankomunerako bideak urratuz. Familien eta ikasleen partaidetza eskolaren helburu izan behar du ezagupenaren eraiketaren alorretan, ere.
Ikerkuntza eta eguneroko praktika pedagogikoaren hausnarketan eskolako irakaslegoa konprometitzea; halaber, bere hobekuntza zientifiko zein profesionalean; guzti hau irakaskuntzaren berrikuntzaren eta burutzen duen heziketaren hobekuntzaren alde, beti ere giza aldaketek ikasleei planteatzen dizkieten premia berriei erantzun ahal izateko.
Haurren aprendizai konstruktibistan eta irakasleen eskuhartze konstruktibistan oinarritzen den proiektu hezitzailea diseinatzea eta garatzea, aprendizaia testuinguru kultural jakin baten gertatzen den giza egintza bezala ulertuz.
Gizartean ematen ari diren gertaera eta ekarpenei eskola irekitzea eta beste ikastetxe, instituzio eta heziketaren alorreko profesionalen artean komunikazio eta esperientzia
hezitzaileak trukatzea.
2.3. METODOLOGIA :
2.3.1. Haur Hezkuntzan:
Ildo nagusienak
- Ekintzaren garrantzia
- Alderdi afektibo-emozionala
- Haurren arteko harremanak
Ikaste-prozesua antolatzeko ardatzak:
- Topagunea
- Espazio fijoak
- Ekintza globalizatzaileak
2.3.2. Lehen Hezkuntzan:
Ildo nagusienak
- Alderdi kognitibo eta emozionalaren arteko lotura
- Konstruktibismoaren printzipioak eta, gela, gune kultural gisa tratatzea.
- Komunikazio-testuinguruak, ezagutza eraikitzeko testuinguru bezala
Ikaste-prozesua antolatzeko ardatzak:
- Gai globalizatzaileak
- Arloen arteko lotura
- Komunikazio giroa
- Enkulturazioa
2.4. PROIEKTUAK
- “Komunitatea eta gela-bizitza”
- “Ingeleraren sarrera goiztiarra Haur Hezkuntzako bigarren zikloan”
- “Ingeleraren sarrera goiztiarra Lehen Hezkuntzako lehen zikloan”
- “Ingeleraren garapena arloetako curriculum-edukiak ikasiz” Lehen Hezkuntzako lehen zikloan