Goizper Group-ek sortzaileei eta bazkideei omenaldia

Goizper Group-ek datorren abenduaren 20an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, omenaldi ekitaldi bat egingo du Antzuolako Torresoroa aretoan, kooperatibaren sorreran eta bilakaeran hasieratik parte hartu zuten pertsonak aitortzeko.

Ekitaldiaren helburua da Goizperren 11 sortzaileei eta haien familiei omenaldia egitea, baita proiektuaren parte izan eta gaur egun gure artean ez dauden bazkide guztiei ere. Haien ikuspegia, ahalegina eta lana eskertzeko ekitaldia izango da, eta baita utzi ziguten ondare humano, industrial eta kooperatiboari, gaur egun ere erakundean bizirik dirauenari.

Omenaldi honen bidez, Goizperrek balioan jarri nahi du balore kooperatiboekin oinarrituta, proiektuaren oinarriak ezarri zituzten pertsona guztien ekarpena; gaur egun ere hazten, eraldatzen eta Antzuolarekin eta bere komunitatearekin lotura estua mantentzen duen enpresa-proiektu baten oinarri diren ekarpenak.

Ekitaldi xume honetara gonbidatuak izango diren pertsonak, Goizper-ko sortzaileez gain, zendurik dauden bazkideen familiak, bazkide ohiak eta gaur egungo bazkideak izango dira.