TXISTUA IKASTEKO LAGUNTZA
Datorren ikasturtetik aurrera txistu ikasleek ez dute ordainduko musika eskolaren kuota; Udalak bere gain hartuko du kostua. Antzuolan txistuak izan duen eta duen garrantzia kontuan hartuta, txistuaren etorkizuna ziurtatzen laguntzeko hartu den neurria da.

