10. urteurrena ospatuko du Antzuolako Euskadi Lagunkoia taldeak zapatuan

Urteurren borobila ospatuko du Antzuolako Euskadi Lagunkoia taldeak zapatuan, apirilaren 12an. Horretarako, 12:00etan ekitaldia egingo dute Torresoroan eta, ondoren, bazkaria, Landatxopen.

Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak sustatu eta Matia Institutuak abian jarritako ekimena da Euskadi Lagunkoia, euskal udalerrietako auzoak eta inguruneak eta bertako bizimoduak hobetzeko helburua duena, betiere, adinekoak protagonista izanda. Hala, Antzuola moduko udalerri lagunkoien bitartez herri inklusiboago eta irisgarriagoak lortzeko lanean aritzen da, adineko pertsonekin, udalekin, saltokiekin, farmaziekin eta gizarte eragileekin lankidetzan.