Zabalik da udalekuetan izena emateko epea apirilaren 16ra arte

Zabalik da Antzuolako udalekuetan izena emateko epea apirilaren 16ra arte. Aurten, ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 17ra arte izango dira udalekuok, 9:30etik 13:00era, eta lau urteko gelatik seigarren maila arteko umeek hartu dezakete parte (biak barne).

Udaletxean edo liburutegian eman daiteke izena, baita inprimakia Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidalita ere. Izen ematea gauzatzeko, ezinbestekoa izango da inprimakiarekin batera ordainagiria aurkeztea. Diru sarrera egiteko kontuak honakoak dira:

  • KUTXABANK: ES16 2095 5070 7410 6002 4477
  • LABORAL KUTXA: ES45 3035 0040 1304 0090 0009

Prezioei dagokienez, 84 eurokoa izango da kuota arrunta; familia ugarientzako prezioa 56 eurokoa izango da (ziurtagiriarekin); eta DBAren onuradunek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Baja emanez gero, ez da dirua itzuliko, eragin ditzakeen gorabeherak tarteko.

Begiraleen izen ematea, berriz, Idolaz elkartearen bidez egingo da.


Irudiaren egilea: Aitor Agiriano. Iturria: Goiena.eus