Desfribiladorearen erabilerari buruzko ikastaroak izango dira apirilean

Desfribiladorearen erabilerari eta bihotz biriken bizkortzeari buruzko ikastaroak izango dira apirilean Olarango beheko aretoan, 17:00etatik 20:00etara.

Hiru egun egongo dira aukeran:

  • Apirilak 2
  • Apirilak 7
  • Apirilak 9

Beharrezkoa da izena ematea udaletxean, martxoaren 27a baino lehen.