Zabalik da energia trantsiziorako bulegoa

Energiari buruzko informazio guneak ireki ditu herriz herri Debagoieneko Mankomunitateak, herritarrei orientazioa eskaini eta nork bere etxeko energia kontsumoa ulertu eta murriztu dezan. Antzuolan, ostiraletan egongo da udaletxean, 9:00etatik 14:00etara. Azken batean, herritarrak eta merkatari txikiak energiaren inguruan informatu, sentsibilizatu eta ahaldundu nahi ditu Mankomunitateak, eta horretarako, hurrengo gaiei buruzko informazioa eta laguntza emango die:

  • Argindarraren edota gasaren fakturetan agertzen den informazioa.
  • Merkatu arautuan eta librean dauden aukerei buruzko informazioa.
  • Datu historikoetan oinarrituz, horniketa bakoitzari dagokion potentzia optimoaren azterketa.
  • Etxean instala daitezkeen energia berriztagarrien inguruko informazioa.
  • Etxebizitzaren birgaitze energetikoaren alorreko aholkuak.
  • Laguntza ekonomikoei buruzko orientazioa (bonu sozialak, GLL eta bestelakoak).

Era berean, telefonoz eta e-postaz ere eskatu daiteke informazioa eta aholkularitza, 747 48 51 47 telefono zenbakira deituta edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita; energiabulegoa.debagoiena.eus webgunea ere jarri du herritarren eskura Debagoieneko Mankomunitateak.