
Udal eraikinetako giltza botoiak aldatuko ditu Udalak. Lehenengo aldaketa martxoaren 13an egingo da, frontoian, rokodromoan, gimnasioan eta udaletxean; Torresoroan, apirilean egingo da aldaketa.
Giltza berriak udaletxeko harreran jaso beharko dira, baita zaharrak entregatu ere. Torresoroako erabiltzaileek, baina, apirilera arte itxaron beharko dute giltza berria jasotzeko. Aurrerantzean, txartel bat izango da giltza.
Gimnasioko erabiltzaile berrientzat oharra:
Martxoan izena ematekoak zirenek bi aukera izango dituzte: martxoaren 13ra arte itxarotea giltza berria jasotzeko edo apirilean hastea gimnasioan.

