UEMAko gazteentzako udalekuak dira Salto!, gazteak euskararen inguruan sentsibilizatu, kontzientziatu eta saretzeko helburuz.
Aurten ere bi txanda antolatu ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak: ekainaren 22tik 30era lehena, eta uztailaren 2tik 10era bigarrena. Azken urteetan bezala, ibiltariak dira udalekuok, eta oraingoan Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute gazteek, Zaldibiatik eta Ataunetik igarota.
Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat, eta UEMAk horretarako prestatutako galdetegia beteta eman daiteke izena martxoaren 31 baino lehen. Informazio gehiago, hemen eta UEMAren webgunean.


