Ekintzaileentzako formakuntza saioak, Mankomunitatearen eskutik

Ekintzaileentzako zortzi prestakuntza tailer antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak martxorako Ekin Debagoienean ekimenaren baitan. Saio guztiak Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan izango dira, Nafarroa etorbidea, 17 helbidean. Doakoak izan arren, izena ematea beharrezkoa da, eta plazak mugatuak dira. Hurrengo estekan eman daiteke izena: https://labur.eus/ekindebagoienean.

Informazio gehiago, 943 79 30 90 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita.