
Martxoak, agenda berriaz gain, beste sorpresa bat dakar berarekin, 2025ean zehar Antzuolan izango diren zenbait kultur ekintzen aurrerapena, hain zuzen ere.
Apirilean, esaterako, Tio Teronen semeak taldea izango da Haurreskolari bere dantza ikuskizuna eskaintzen; irailean, Zirko Txosko Tavole ikuskizunarekin; azaroan, Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaola aktoreek Arizona antzezlana aurkeztuko dute Torresoroan; eta abenduan, Antton Telleria izango da bere NININI bakarrizketarekin.


