Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hiru ekintza izango dira Antzuolan Andramanuela taldeak, Bideberri gizarte zerbitzuen mankomunitateak eta Antzuolako Udalak elkarlanean antolatuta. Aurten Martxoaren 8a zapatua izanik, asteburu osora zabaldu da egitaraua.
Larunbatean, zoru pelbikoa lantzeko saioa izango da 10:30ean, Olaranen, MariƱe Etxaniz eta Olatz Abasolo fisioterapeuten eskutik. Izen ematea zabalik dago liburutegian zein udaletxean. Arratsaldean, berriz, elkarretaratzea egingo da 19:00etan, Herriko Plazan.
Biharamunean, martxoaren 9an, Tera Pia komedia antzezlana izango da Torresoroan, 18:30ean, Lorena Arangoa aktorearen eskutik. Pia doktorea da obraren protagonista, zeinak bere terapiari esker baieztatu dezakeen emakume handi baten atzean beti dagoela traba egiten duen gizon bat. Sarrerak Torresoroan eskuratu ahalko dira egunean bertan.


