Herrixan erosi, herrixa bizi ekimena martxan, martxoaren 9ra bitarte

Herrixan erosi, herrixa bizi ekimena jarri du martxan Antzuolako Udalak, herriko merkataritza sustatu eta tokiko erosketen garrantzia azpimarratzeko. 

Martxoaren 9ra bitarte, zozketa txartel bana jasoko dute bezeroek Antzuolako komertzioetan egiten duten erosketa bakoitzeko, eta momentuan bertan jakingo dute saria irabazi duten ala ez.

Irabaziz gero, 10 edo 20 euroko sari txartela jasoko dute, berehala edo, beranduenez, martxoaren 31ra arte erabili dezaketena. Aldiz, saririk lortzen ez duten bezeroek martxoaren 11ko zozketa nagusian hartuko dute parte. Zozketa nagusi hori 11:00etan izango da udaletxe azpian, eta 100 euroko lau sari txartel zozketatuko dira herriko dendetan erabiltzeko.

 

Dendarientzako oharra

Denda bakoitzak beharrezko material eta azalpenak jasoko dituen arren, Antzuolako Udalak gogorarazi nahi die dendariei saltoki bakoitzak sari txartel guztiak bildu eta apirilaren 30a baino lehen faktura bakar batean aurkeztu behar dituela.