Marka irudi berria du Antzuolako Udalak

Antzuolako Udalak bere marka irudia eguneratu du, komunikazio estrategia berriaren baitan. Komunikazio argi, bateratu eta eraginkorra garatzeko asmoz, eraberritze prozesua abiatu zuen Antzuolako Udalak iazko udan. Bada, prozesua amaituta, martxan da jada komunikazio estrategia berria, herritarren eta udalaren arteko harremana hobetzeko.

Berritasunen artean daude, batetik, udalaren WhatsApp kanal berria. Aurrerantzean, WhatsAppeko komunitateen aukera baliatuko du Antzuolako Udalak informazio garrantzitsua aldebakarrez helarazteko, eta 673 905 328 zenbakia jarriko du herritarren eskura, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoarekin batera, kexak eta iradokizunak jasotzeko. Bestetik, Hirix eta X kontuak ezabatu ditu, herritarren ohituretan oinarrituta.

Gainerako kanalak bere horretan mantenduko ditu; beraz, hauek izango dira hemendik aurrera udalak erabiliko dituen kanalak: 

  • Kultur agenda
  • Plazako panel digitala
  • Herriko kartel fisikoak
  • Instagram: @antzuolakoudala
  • E-posta bidezko asteroko buletina
  • E-posta: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Webgunea: antzuola.eus 
  • WhatsApp zenbakia: (+34) 673 905 328
  • Telefono zenbakia: (+34) 943 766 246

 

Antzuolako larrugintza, oinarri

Marka irudi berria ere bada estrategia horren zutabeetako bat. Izan ere, irudi berriak, monokromatikoa izanik, euskarri denetan erabiltzeko aukera eskainiko du. Horrela, erakundearen erreferentzialtasuna indartzea espero du Antzuolako Udalak, armarriari protagonismo gehiago ematearekin batera.

Koloreari dagokionez, okrea da hautatutakoa. Olatz Lezeta Antzuolako alkatearen hitzetan, Antzuolako iragan larrugilean oinarritutako kolorea da, bi mendez herriko motore ekonomiko garrantzitsuena izan baitzen: ā€œHorregatik uste dugu kolore egokia dela udalaren marka irudiarentzako. Gainera, inguruko udalek erabiltzen ez duten kolore bat da, eta horrek are gehiago indartzen du erakundearen erreferentzialtasunaā€.