Inauterietako dantza entseguak astelehenetan

Inauterietan Oinarin dantza taldeari esker dantzak izango dira nagusi Antzuolan. Ohiko sorgin dantzarekin batera, aurten Oinarineko dantzariek eta dantza gustuko duten herritarrek Nogalera jota dantzatuko dute.  

Parte hartu nahi baduzu, entseguak astelehenetan dira, 19:00-20:00, Torresoroan. Animatu!