Ostiralean eta zapatuan, Bergarako San Martinak direla-eta, gaueko autobus zerbitzua egongo da.
Irteerak orduoro izango dira 00:00etatik 6:00etara Antzuolatik eta 0:10etik 6:10era Bergaratik. Horiek 0:30etik 6: 00etara iritsiko dira (3:30ean izan ezik) Elgetara. Aitzitik, Elgetatik orduoro aterako dira 0:30etik 6:30era (3:30ean izan ezik), Bergaratik 0:45etik 6:45era bitartean, eta 0:55etik 5:55era bitartean iritsiko dira Antzuolara.

