Ikastaro eta jarduera eskaintza

Honako informazioa duzu ondoren: areto-dantzak, eskulanak, antzerki eskolak, abesbatza, garapen pertsonala (Nigan), yoga, euskara ikastaroak eta gimnasioa.

Izen-ematea: udaletxean edo klikatu hemen eta bidali dokumentua Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. era

IKASTARO GUZTIETAN IZEN-EMATE ORDENA KONTUAN HARTUKO DA.

ARETO-DANTZAK

Bi talde.  Astearteetan

  • 17:00-18:30- Hasi berriak. Irakaslea: Uxue Martin eta Naroa Martin.
  • 17:00-18:30- Arituak. Irakaslea: Estitxu Bravo.

Non: Olaranen eta Torresoroan. Hilero lokalak txandatu egingo dira.
Hileko tasa: 25 €
Kopuru minimoa: 10 lagun. Maximoa: 20 lagun
Ikasturte hasiera: Urriak 1. Bukaera: maiatzak 27

ESKULANAK

Umeak (1. mailatik gora): asteazkenetan, 18:30-19:30 eta ostegunetan, 16.45-17.45 
Hileko tasa: 12 €
Gehienezko kopurua: 11. Izen-emate ordena errespetatuko da.

Helduak: ostegunetan 14.45-16.30 eta 18.00-19.45
Gutxieneko kopurua: 7 lagun
Irakaslea: Edurne Uribesalgo
Hasiera: urriaren 2an (AZ) eta 3an (OG) Bukaera: ekainaren 18an (AZ) eta 19an (OG)
Jai egunetan ez da egongo saiorik. Ezta urtarrilaren 2an eta apirilaren 24an.
Hileko tasa: 24 €

Izena emateko azken eguna: irailaren 26an, udaletxean. Izen-emate orria bete behar da.

ANTZERKI ESKOLAK

Astearteetan, DAP Debagoieneko antzerki eskolaren eskutik.

  • 18:15 - 19:15 - Haurrak 
  • 19:30 - 20:45 - Gaztetxoak

Hileko tasa: 25 €
Ikastaro hasiera: urrian 

Informazioa eta matrikula: www.dap.eus  edo udaletxean

NIGAN. GARAPEN PERTSONALA

Hiru tailer:

  • Ni hau naiz. Astelehenero, urriaren 28tik abenduaren 16ra, 18:30-20:30.  110 €
  • Esker ona eta kitto! Ostiraletan, hamabostean behin. Urriaren 11tik abenduaren 20ra. 18:30-20:30.   55 €
  • Gurasoentzako Garapen pertsonalerako tailerra: Hazkuntza kontzientea, atsedena bermatuta. Zapatuetan, hilean behin, 10:00-13:00.  90 €

Hiru tailerretako taldeak osatzeko kopuru minimoa: 15; maximoa: 25

  • Nerabeentzat: Nire onenarekin konektatuta. Eguna, ordutegia eta maiztasuna izena emandakoekin adosteko.  50 €
    Taldea osatzeko gutxieneko kopurua: 10; Maximoa: 25

Lekua: Olarango goiko ekintza aretoan.
Izena emateko azken eguna: urriak 11. Udaletxean edo www.nigan.eus
Info gehiago: Jesus Mari Mata, nigan.eus edo udaletxean

YOGA

Hiru talde:

  • Astearteetan eta ostegunetan, 10:30-12:00. Hileko tasa: 40 €
  • Astearteetan eta ostegunetan, 17:00-18:30. Hileko tasa: 40 €
  • Ostegunetan, 18:45-20:15. Hileko tasa: 20 €

Ikasturte hasiera: urriaren 1ean (AR) – urriaren 3an (OG)
Bukaera: ekainaren 26an (OG)

Jai egunetan ez da egongo saiorik. Ezta urtarrilaren 2an, apirilaren 22 eta 24an.
Behar den materiala: arropa erosoa, yogarako esterilla eta mantatxo bat.
Izena emateko azken eguna: irailaren 26an, udaletxean. Izen-emate orria bete behar da.

EUSKARA IKASTAROAK (AEK)

  • A 1 Maila: 2 egun astean, 2 ordu/egunero (Urria-Ekaina)
  • A2 Maila: 2 egun astean, 2 ordu/egunero (Urria-Ekaina)
  • “Gure euskara hobetzen”: Egun 1 astean, 2 ordu (Urria-Ekaina)
  • Mintzapraktika B1-B2: 2 egun astean, 2 ordu egunero (Urria-Ekaina)
  • C 1 Maila: 2 egun astean, 2 orduegunero (Urria-Ekaina)

Matrikulazioa: Irailaren 27a arte,udaletxean eta liburutegian.

GIMNASIOA

Gimnasioko ikastaroak

  • 60+
  • Body Tono
  • Spinning
  • Funtzionala
  • Luzaketak
  • Krossfit Gazte
  • Hipopresiboak
  • Kore-Strech
  • Krossfit Txiki
  • Spinning Gazte

Tarifak:
Bazkide kuota: 15 €/hilean
Giltza: 16 € (giltza bueltatzean dirua itzultzen da)
Egun bateko klaseak: 14 €/hilean
Bi egunetako klaseak: 28 €/hilean
Klase laburrak: 7 €

Ate irekiak irarilaren 25ean, 26an eta 27an, izena emanda.

IKASTARO GUZTIETAN IZEN-EMATE ORDENA KONTUAN HARTUKO DA.