Kaixo!
Antzuolako Udalaren komunikazioa hobetzeko prozesu bat abiatu dugu, eta gure helburua hobeto betetzeko zure laguntza eskertuko genuke.
Galdetegi bat abiatu dugu zure komunikazio ohiturak eta udalaren komunikazioarekiko duzun iritzia ezagutzeko. Guztiz anonimoa da, ez dugu jakingo galdetegia zein helbide elektronikotik jaso dugun. Ematen dizkiguzun datuak komunikazioa hobetzeko baino ez ditugu erabiliko. Horregatik, eskertuko genizuke hurrengo estekan sartu eta prozesuan parte hartuko bazenu: https://labur.eus/AntzuolaKomunikazioGaldetegia
Mila esker aldez aurretik!
Olatz Lezeta - Antzuolako alkatea
*Oharra: nahiago izanez gero, aukera duzu liburutegian inprimakia eskatu eta galdetegia eskuz betetzeko datorren ekainaren 30era arte.


