Zapatuan, BILAU Torresoroan, 20:00etan
Doan
Estiloa: Folk, slowcore
Ainhize-Monjoloseko (Nafarroa Beherea) laukotea. Folk doinu progresiboak modu sinple eta dotorean musikatzen dituen taldea. 2016an argitaratu zuten lehen diskoa. Gitarra eta baxuaz gain, bibolina eta biolontxeloaz marrazten dute sortzen duten musika, ahots fin baina indartsuz betea.


