Txaranga eta abesbatza Antzuolan

Txaranga eta abesbatza osatu nahi dira. 

Musikazalea bazara eta, bietakoren batean parte hartu nahi izanez gero, aukera paregabea duzu. Azaroan hasiko dira saioak eta doan izango dira. 

Txaranga
Bertan parte har dezakete haize edo perkusio instrumenturen bat jotzen dutenek, ikasten ari direnek eta baita instrumentu horietakoren bat jotzen dutenek ere.
Saioak Astearteetan 18:00-19:00. 
Irakaslea:  Bittor Giral. Tronboi irakaslea, talde instrumentalen zuzendari eta txarangetan esperientzia handiduna.

Abesbatza
Kantatzea gustuko duenarentzako. Ez dago musika jakin beharrik.
Saioak ostegunetan, 20:30-21:30, Olaranen.
Irakaslea: Vinaixa Gartzia. Abesbatzen zuzendaria eta kantu irakaslea.   

Eman izena udaletxean edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Txaranga Abesbatza Antzuolan

Breadcrumb