2021eko uztaila

Pandemiagatik, aurten ere ez da herriko jairik izango. Baina, uztaila osorako hainbat ekimen, jolas, antzerki, kontzertu programatu ditugu.

Ondorengo irudietan ikusi daiteke egitaraua.uztaila1

 

uztaila2

 

Zenbait ohar:

- Ekintza guztietan unean dauden osasun neurriak errespetatu behar dira.

- Orientazio jolasak aforo mugatua dauka, 30 pertsonakoa. 30 pertsona baino gehiagok ematen badute izena, bigarren txanda bat osatuko da, beste 30 pertsonentzat. Bigarren txanda hau 11:30etan izango litzateke.

- Puzgarriak eta gazteendako jolasak: Eguraldi ona bada sagasti auzoan zehar izango dira. Euria bada eskolako patioan eta frontoian banatuko dira. (espazio erabilgarriak baldintzatuko du zein puzgarri/jolas ipini ahal izango diren)

- Hilaren 17ko kontzertuak: 19:00etan Bulego, 21:30etan Liher. Sarrerak baterako, besterako, zein bietarako hartu ahal izango dira.

- Lore lehiaketan parte hartzeko izena eman behar da liburutegian. Izena ematen dutenen balkoiei argazkia aterako diegu eta hilaren 25ean kalean ipiniko ditugu ikusgai. Bertan gustokoena bozkatzeko aukera izango da. Irabazlea zein den bakarrik publikatuko da. Lehiaketan bi sari izango dira: bata irabazlearentzat; bestea parte hartzaileen artean zozketatuko da. (Irabazlea ezik). Izena emateko azken eguna uztailaren 9a.

- Erreka garbitzera etortzeko izena ematea gomendatzen dugu. Horretarako idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, erreka garbitzeko izena eman nahi duzula esanez. Dena den, ezin izan baduzu izenik eman eta etorri nahi baduzu, etorri zaitezke.