Ostiral honetan,  abuztuaren 14an, Soinujolearen semea filma eskainiko da eskolako patioan, gaueko 21:45tan.

Bernardo Atxagaren izen bereko liburuan oinarritutako filma dugu; Euskal Herriko bi lagunen artean, David Imaz (Aitor Beltrán) eta Joseba Altuna (Iñaki Rikarte), 1957 eta 1999. urteen bitartean bizitakoak kontatzen ditu. Adiskidetasuna eta maitasuna, traizioa, talde armatuekin kolaborazioak eta erbestea dira film honetan ikusiko ditugun hainbat kontu, non urte askoren ondoren, David eta Josebak bizitakoaren egiari aurre egin beharko dioten.

Sarrerak (3 euro) aurrez hartu behar dira, intenet bidez hemen

 edo udaletxean (astelehenetik ostiralera 09:00-13:00)

Animatu!

 

2019 04 26 Soinujolearen semea