Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak eskainitako Erradikalak Ginen antzezlan musikatua izango dugu torresoroan,

uztailaren 11an, 19:00-etan hasita.

Feminismoa ardatz dutela, sexualitateari, gorputz aldaketei, zahartzaroari, biolentzia eta beldurrari  buruz eta beste hainbat etiketez arituko dira.

 

Helduentzat zuzendua. 70 minutuko iraupena izango du. Doan.

 

Aforo mugatua dagoenez sarrerak aurretik hartu behar dira.

Sarrerak hartzeko astelehena 6-tik aurrera liburutegian (09:00-13:00) eta osteguna 9-tik aurrera BIBE.me webgunean baita ere.

Inork ezin badu liburutegira joan ordutegi honetan 673 905 328 telefonoan egin dezake erreserba, deituz (09:00-13:00) edo whatsapp bidez .