• Jaietako ostiralean, uztailaren 13an, izango da arroz ┬álehiaketa. Nahi den erara prestatu ahal izango da.
  • Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte hartzeko aukera.
  • Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena.
  • Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.
  • 11:00erako aurkeztuko dira parte hartzaileak Kalebarrengo arkupetan.
  • 12:30ean bukatu egingo da.
  • 13:00etan sari banaketa hasiko da, 13:15ean dastaketa.
  • Udalak ipiniko ditu: oinarrizko jakiak (arroza, gatza eta olioa) eta sariak.
  • Gainontzekoak, hau da, beste jaki edo osagaiak, ontziak (arroza egiteko ontzia edo paellerak -40 cmkoak-, sardeska, kutxilo, etab.) eta sua parte hartzaileek ekarriko dituzte.
  • Udalak baditu lagatzeko moduan suak (bonbonarik gabe) eta paellerak. Izena eman ahala hartu ditzakete parte hartzaileek, baina litekeena da denentzat ez iristea. Lehentasuna izena lehenengo ematen dutenek izango dute.
    Lehiakideren batek material hauetakoren bat nahi izanez gero, jaiak hasi aurretik eskatu eta eramango ditu etxera. Bera arduratuko da garbitzeaz eta erabiltzeko moduan jartzeaz. Bueltatu, garbituta eta txukun bueltatuko du.
  • Lanerako mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.
  • Jana lehiaketan bertan prestatu beharko da.
  • Epaimahaia herritarrek osatuko dute.
  • Dastaketa ondoren arrozik sobratuz gero, hau da, geratzen bada bakarrik, parte hartzaileek eroateko aukera izango dute.
  • Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dituzte.
  • Lehiaketan izena emateko azken eguna: uztailaren 6 arte, egubakoitzera arte.
  • Deitu telefonoz udaletxera (943 766 246) edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.