Apirilak 15, domeka
Ahotik bihotzera Antzuolako 5. ipuin maratoia.

  • 13:00etatik 14:30era ipuin eta bertso poteoa, herrian zehar.
  • 18:30etik aurrera, ipuin eta bertso maratoia Torresoroan.

Ahozko tradizioaren festan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, entzutera etorriaz, besterik ez bada ere.
Eta... kontatzera animatuko bazina? Animatu! Virginia Imaz prest dago laguntzeko, guri esatea besterik ez duzu.

Zer kontatu? Nahi dena, baldintza bakarra da ezin dela irakurri: ipuinak, istorioak, garai bateko bizimoduaren pasarteak, bertsoak, kantuak… nahi dena.

Zenbateko iraupena? 10 bat minutu gehienez.

Zein hizkuntzatan? Norberak nahi duen hizkuntzan.

Izena emateko jarri harremanetan udaleko kulturarekin telefonoz  943766246 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.