Oinarinek urriaren 22an, domekan, Dantzari txikien eguna antolatu du. Antzuolara 145 ume etorriko direnez, dantzari horiek bazkaltzera etxeetan hartzeko gonbita egiten du.
- Izena emateko lekuak: Nerea, Martin okindegia, Itzar Liburudenda eta Xinkona.
- Azken eguna: urriak 18, asteazkena.
Oinarinek, duela bi urte bezala, oraingoan ere herritarren partaidetza eta gurasoen laguntza ezinobea izatea espero du. Aldez aurretik, mila esker.