Jaietako patata tortila lehiaketan izen-ematea

- Jaietako ostiralean, uztailaren 14an, izango da tortila lehiaketa.
- Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte hartzeko aukera.
- Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena.
Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.
- 10:30erako aurkeztuko dira parte hartzaileak Kalebarrengo arkupetan.
12:30ean bukatu egingo da.
13:00etan sari banaketa hasiko da, 13:15ean dastaketa.
- Udalak ipiniko ditu: oinarrizko jakiak (patatak, arraultzak, olioa eta gatza) eta sariak.
Gainontzekoak, hau da, beste jaki edo osagaiak, ontziak (zartagina, kazola, sardeska, kutxilo, etab.) eta sua parte hartzaileek ekarriko dituzte.
- Lanerako mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.
- Jana lehiaketan bertan prestatu beharko da.
- Epaimahaia herritarrek osatuko dute.
- Dastaketa ondoren tortilarik sobratuz gero, hau da, geratzen bada bakarrik, parte hartzaileek tortila eroateko aukera izango dute.
- Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dituzte.
- Lehiaketan izena emateko azken eguna: uztailaren 6 arte, eguena.
Deitu telefonoz udaletxera (943 766 246) edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Breadcrumb