Korrika dela eta, apirilaren 7an, ostiralean, ekintza hauek izango ditugu Antzuolan:
- 16:00 Korrika txikia.
- 17:00 Puzgarriak.
- Arratsean triki-poteoa.
- 21:30 afari herrikoia eta korrikaraokea.
Nagusien menua 15 euro eta haurrena 11 euro. Afarirako txartelak Aitz Garbin, Martin okindegian eta liburutegian egongo dira salgai. Domeka izango da txartelak erosteko azken eguna.
Bestalde, Iruñeara joan nahi dutenentzako autobusa antolatu da eskualdean;An tzuolan goizeko 9:15ean hartuko da autobus geltokian. Izena-ematea Aitz Garbi tabernan izango da, 10 eurotan.

