AHOTIK BIHOTZERA Antzuolako 4. ipuin maratoia, apirilaren 2an, domekan.
- 13:00etatik 14:30era ipuin eta bertso-poteoa, herriko tabernetatik zehar.
- 18:30etik aurrera, ipuin eta bertso maratoia Torresoroan.
Ahozko tradizioaren festan parte hartzera animatzen zaituztegu, entzutera etorriaz, besterik ez bada ere. Asko poztuko ginateke, kontatzera etorriko bazinete! Animatzen denari laguntzeko prest dago Virginia, guri esatea besterik ez du.
Zer kontatu? Nahi dena, baldintza bakarra da ezin dela irakurri: ipuinak, istorioak, garai bateko bizimoduaren pasarteak, bertsoak, kantuak⦠nahi dena.
Zenbateko iraupena? 10 bat minutu gehienez
Zein hizkuntzatan? Norberak nahi duen hizkuntzan.
Izena emateko jarri harremanetan udaleko kulturarekin telefonozĀ 943766246 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.
Ahozko tradizioak, pertsonak izaten erakusten digu, mundu justuagoak irudikatzen; baloreetan hezten gaitu, itxaropena dakarkigu. Ipuinik gabeko herriak, bere nortasuna galtzen du.

