Antzuolatik autobusa izango da KURSAALERA kontzertu hauetara joateko:
Apirilaren 22an, zapatua, 20:00etan Kursaalen izango den Tchaikovsky symphony orchestraren Zisneen lakua kontzerturako. Izena emateko azken eguna: apirilak 18, asteartea
Maiatzaren 29an, astelehenean, 20:00etan Pat Metheny eta bere taldea. Izena emateko azken eguna: maiatzak 24, asteazkena
Autobusa bi egunetan Sagastin 18:00etan atera eta Kursaal atarira joango da. Ikuskizuna amaitutakoan berriz Antzuolara itzuliko da.
Prozedura:
Interesdunek Kursaaleko webgunean ikuskizunerako sarrera erosi beharko dute: www.sarrerak.kursaal.org
Ondoren, autobuseko tokia erreserbatuko da Antzuolako udalarekin harremanetan jarriz: 943 76 62 46 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Ordu Gaztea: 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa da, aipatutako telefonora deituz edo korreoa bidaliz. Behin erreserbak eginda, ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu eta bere adina egiaztatu ostean, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
Langabetuak ere promozio honetaz balia daitezke, egiaztagiria aurkeztuta.

