Otsailak 26, domeka
10:00- Dantzarien kalejira.
Bi talde ibiliko dira kaleetan zehar, bat Plazatik gora, bestea Plazatik behera: talde batek sorgin dantza egingo du. Talde horrekin batera ibiliko dira hartza, tximinoa eta hezitzailea. Tximinoa bakarrik Antzuolan irtetzen den pertsonaia da.
12.30- Saio nagusia, Plazan.
.- Iturria
.- Gorulari Mixtua
.- Gipuzkoako Arku dantza
.- Valcarlos
.- Sorgin dantza
.- Zazpi jauzi
.- Sant petit
Antzuolako inauterien berezitasuna eta informazio gehiago: www.antzuola.com/kultura/Antzuolakodantzak
14:30- Bazkaria, frontoian.
Bazkariko menuak:
1. menua, 16 € euro: Entsalada mistoa, paella tradizionala (oilaskoarekin) eta goxua (Bergarako gozotegiek egindako postrea). Kafea eta likoreak.
2. menua, 12 €: Paella tradizionala eta goxua.
Txartelak salgai egongo dira udaletxean eta liburutegian. Txartelak salgai jarriko dira otsailaren 8an, asteazkenean. Erosteko azken eguna da: otsailak 20, astelehena.
Bazkariko mahai eta jarlekuak bazkaltiarren artean montatuko dira. Jaso ere bai. MUNTAIA EGITEKO 11.30EAN ELKARTUKO GARA FRONTOIAN.
Frontoian bazkaltzeko txartela eskatuko da, beraz, bazkaltiar bakoitzak txartel bat izan beharko du. Txartel barik ezingo da sartu frontoian.
16:30- Mozorro jaia eta txarangaren saioa. Mozorro jaian nahi duenak har dezake parte eta nahi duena egin dezake: desfilea, koreografia… Talde onenarentzako saria egongo da.

