| Antzuolako 8 miliak |
|
Honen bidez, antzuolar zein mendizale guztiei otsailaren 19an Antzuolako 8 miliak lasterketaren bosgarren eta azken edizioa ospatuko dugula jakinarazi nahi genizueke. Aurreko urtean bezala, herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz, DOAKO 10 IZEN-EMATE ZOZKETATU nahi ditugu antzuolarron artean, izen emate ofiziala ireki aurretik. Bertan parte hartzeko: bidali email bat zuen izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki batekin: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Zozketa abenduaren 30ean egingo da. Irabazleak telefonoz zein https://www.facebook.com/antzuolako8m/ webgunearen bidez jakinaraziko dira. IZEN-EMATEA ERE URTARRILAREN 7an ZABALDUKO da KIROLPROBAK.COM webgunean GOIZEKO 9.00etan. Hauxe da eguneko egitaraua: - 10.30: A8M Helduen Mendi Lasterketako Irteera. 16-17 urteko gazteek parte hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali behar dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Honekin batera, adierazi nahi genuke lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere aurreko urtean bezelaxe lan ezberdinetarako BOLONDRESAK behar ditugula. Denetariko lanak izango dira baina ez konplikatuak (bidea markatu, kruzeak egin, horniduretan egon eta abar) eta korrika egiteko asmorik ez baduzue esker onez hartuko genuke zuen bultzadatxoa. Laguntzeko prest bazaudete bidali email bat izen abizenekin Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Mendian ikusiko garelakoan, eskerrik asko eta gabon onak izan ditzazuela. A8M ANTOLAKUNTZA TALDEA |

