|
Zinea Torresoroan, abenduaren 25ean, 18:30ean.
Filma: Cockneys VS zombies. Sinopsia: Andy eta Terry bi anaia cockney dira (Londreseko East End langile-klaseko auzokoak, oso ingeles berezia hitz egiten dutenak). Ez dute zorte handiegirik bizitzan. Beraien aitona zahar-etxe bateko arduraduna da. Eta eraikina bota ez dezaten, banku bat lapurtzea erabakiko dute. Hori gertatzen ari den ordu berean, birus arraro bat auzotarrak zonbi bihurtzen ari da.
Komedia dibertigarria, tradiziorik onenean, egungo generoko zinema britainiarraren barruan.
ERRESUMA BATUA 2012 - JATORRIZKO HIZKUNTZA: INGELESA - IRAUPENA: 88’ BELDURREZKO KOMEDIA.
13 urtetik gorakoentzat.
Filma ingelesez eskeiniko da, euskarazko azpitituluekin.
Doan. |