Zinea berriz ere Torresoroan, 16 urtetik gorakoendako.
Hileko azken domeketan urrian hasi eta Aste Santu bitartean, 18:30ean. Sarrera doan.
Domeka honetan, THE SHOCK DOCTRINE. Michael Winterbotton, Mat Whitecross.
HISTORIA GARAIKIDEAREN INGURUKO DOKUMENTALA, Naomi Kleinek idatzitako liburuan oinarrituta.
Filmak Milton Friedmanen teorien jatorria aztertzen du Chicagoko Unibertsitatean, baita teoria horiek azken berrogei urteetan praktikan izan duten aplikazioa ere, egoera oso ezberdinak zituzten herrialdeetan; esaterako Pinocheten garaiko Txilen, Yeltsinen Errusian, Thatcherren Britainia Handian eta orainago, Afganistango eta Irakeko inbasioetan. The Shock Doctrine lanak agerian uzten du Friedmanen ideologiaren alderik ilunena, hain onarpen txikia izanik, torturaren eta errepresioaren bitartez baino ezarri ahal izan ez zena.
IRAUPENA: 78’- AEB 2009
Jatorrizko bertsioan eta azpitituluak euskaraz.


