JAIETAKO GASTRONOMIA LEHIAKETAKO OINARRIAK
- Jaietako egubakoitzean, uztailaren 15ean, izango da. Aurten txanpiñoiak gertatuko da.
- Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte hartzeko aukera.
- Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena. Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.
- 10:30etarako aurkeztuko dira parte hartzaileak Kalebarrengo arkupetan.
12:30ean bukatu egingo da.
13:00etan sari banaketa hasiko da, 13:15ean dastaketa.
- Udalak ipiniko ditu: oinarrizko jakiak eta sariak.
Gainontzekoak, hau da, beste osagai edo ontziak (kazola, sardeska, kutxilo, etab.) eta sua parte hartzaileek ekarriko dituzte.
- Lanerako mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.
- Epaimahaia herritarrek osatuko dute.
- Dastaketa ondoren txanpiñoiak sobratuz gero, hau da, geratzen bada bakarrik, parte hartzaileek eroateko aukera izango dute.
- Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dituzte.
- Lehiaketan izena emateko azken eguna: uztailaren 11 arte, astelehena. Deitu telefonoz udaletxera (943 766 246) edo idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Izena eman dutenekin bilera egingo da arauak eta zalantzak argitzeko edota adosteko. Bilera uztailaren 11n, astelehenean, udaletxeko bilera gelan, 18:30ean.
