Antzuolako Udalak bi pertsona kontratatuko ditu hiru hilabeterako, peoi- eta garbiketa-lanak egiteko udal-langileekin batera. Eskaera Lanbideren bidez egin behar da nahitaez, eta eskaera egiteko epea ekainaren 27an bukatzen da. Eskola Ziurtagiria edo baliokidea ezinbestekoak izango dira, baita gidatzeko B-1 gida-baimena ere eta, gutxienez, 1. hizkuntza eskakizuna. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaletxera.
Antzuola, 2016ko ekainaren 22a
Alkatea. Beñardo Kortabarria Olabarria

