Aihertarrak udalekuetan eta gure etxeetan

Antzuola Nafarroa Behereko Aiherrarekin senidetuta dago.
Herri bietako umeen arteko harremana sustatu eta sendotzeko asmoz, aurten Aiherrako umeek ere hartuko dute parte udalekuetako bost egunetan.
8 urtetik 12 urte arteko hogei bat ume etorriko dira Antzuolara.

  • UDALEKU EGUNAK GUZTIRA: uztailaren 1etik 14ra. Ordutegia: 9:30-13:00.
  • AIHERTARRAK ANTZUOLAN EGONGO DIREN EGUNAK: uztailaren 3an, domekan, etorri eta 8ra arte, ostiralera arte.

Etxean aihertarrik hartzera animatzen bazara, eman horren berri ondorengo datuekin batera udaletxean edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean lehen bailehen.

  •  Izena:
  • Abizenak:
  • Helbide elektronikoa:
  • Mugikorra: