Apirilaren 17an, domekan “AHOTIK BIHOTZERA” Antzuolako 3. ipuin maratoia izango da.
Gure haurren heziketan ipuinek duten garrantzia ulertzen laguntzeko, apirilaren 6an, eguaztena, arratsaldeko 19:30ean eskolako aretoan, Virginia Imazek hitzaldi bat emango du eskolako aretoan. Hitzaldiaren izenburua: “Contar con los cuentos para educar”. Entzutera etortzeko gonbidatuta zaudete. Hitzaldia, ipuinen balio pedagogikoaz jabetzeko eta ipuinen inguruan zerbait gehiago ikasi nahi dutenentzat zuzendurik dago.
Oraindik gehiago ikasi nahi baduzue (ipuinak zelan kontatu edo zelan hobetu kontakizuna) Virginiak berak, datorren astelehenean, apirilaren 11n, arratsaldeko 17:00tik, 19:30era oinarrizko tailer bat emango du, hori ere eskolako aretoan. Norbait apirilaren 17ko maratoian kontatzeko prest badago, ipuina prestatzera ere etor daiteke!
Apirilaren 17an, domekan, ospatuko den Ahotik bihotzera Antzuolako 3. ipuin maratoiaren programa, ondorengoa da:
- 13:00etatik 14:30era ipuin eta bertso poteoa, herriko tabernetatik zehar.
- 18:30etik aurrera, ipuin eta bertso maratoia Torresoroan.
Ahozko tradizioaren festan parte hartzera animatzen zaituztegu, entzutera etorriaz, besterik ez bada ere. Asko poztuko ginateke, kontatzera etorriko bazinateke!
Zer kontatu? Nahi dena, baldintza bakarra da ezin dela irakurri: ipuinak, istorioak, garai bateko bizimoduaren pasarteak, bertsoak, kantuak… nahi dena.
Zenbateko iraupena? 10 bat minutu gehienez
Zein hizkuntzatan? Norberak nahi duen hizkuntzan.
Izena emateko: deitu udaletxera (943766246) edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera datuak emanaz edo Oihulari Klowneko Virginia Imazekin egon.
Ahozko tradizioak, pertsonak izaten erakusten digu, mundu justuagoak irudikatzen; baloreetan hezten gaitu, itxaropena dakarkigu. Ipuinik gabeko herriak, bere nortasuna galtzen du.

