Antzuolako jaietan urtero zapi desberdina erabili ohi dugu. Hemendik aurrera zapi bat erabili nahi da, urtero berdina izango dena. Oinarri hauen helburua da zapia aukeratzeko lehiaketa deitzea.
1- GAIA: Antzuolako jaiak.
2- LANAK: parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztuko ditu.
3- PARTAIDETZA: nahi duen orok parte har dezake.
3.- ZAPIAREN EZAUGARRIAK
Antzuolako jaien ezaugarriak islatu beharko ditu.
Idatzita izango duen testua: Antzuolako jaixak
Aurkeztuko den irudiak, gehienez, triangelu formako gainazal hau hartuko du: 70 X 70 X 100
Koloreak: diseinuak edo irudiak bi kolore izango ditu. Koloretzat hartzen da zuria.
Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira.
4.- LANAK AURKEZTEKO MODUAK
Lanak udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira, DINA4 neurriko bi gutun-azaletan. Batean lana joango da, bestean parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia. Gutun-azal biek izneburu berdina jarriko zaie.
Lan bakoitzeko sobre bat aurkeztuko da.
7- AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 16an, astelehenean, bukatuko da.
8.- EPAIMAHAIA
Jai batzordeak eta hark izendatutako pertsona adituek osatuko dute epaimahaia.
Epaimahaiak lan onenak aukeratuko ditu eta gero Olaranen egingo den erakusketan herritarrek boto bidez aukeratuko dute lepoko zapian zein irudi joango den.
Epaimahaiak hala erabakiz gero, lehiaketa hutsik geratu ahal izango da.
9- SARIA: irabazleak 400 € jasoko du. Sari banaketa Antzuolako jaietan egingo da.
Aurkezten diren lan guztiekin erakusketa egingo da maiatzaren 21ean (San Isidro egunaren ospakizuna) eta 22an, Olaranen. Bertaratzen direnek lan onenari botoa emateko aukera izango dute.
11.- LANEN ESKUBIDEAK
Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Eraldatzeko eta kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.
Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta HOGEITA HAMAR EGUNeko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.
12.- OHARRA:
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaikoen erabakia onartuko direla esan nahi du.

