Martxoaren 8aren inguruan. Ekintza ugari.

Emakumearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko ekintza ugari daude antolatuta aste osoan zehar. 

Martxoak 8, martitzena
Emakumeen nazioarteko eguna.
19:00- Kontzentrazioa Plazan
19:30- Antzerkia Virginia Imazen eskutik: Sex o no sex. Torresoroan. Sarrera: 5 €.

Martxoak 11, egubakoitza
Zinea: Neska banda (Girlhood). Frantzia 2014. Parisko auzo pobreetan gaztea, emakumea eta beltza izatearen patua.
Zuzendaria: Céline Sciamma.
Jatorrizko hizkuntza: frantsesa. Azpitituluak, euskaraz. 112’
20:00etan, Torresoroan, Doan.

Martxoak 12, zapatua
Olatu morea.

Emakumeen eskubideen aldeko lasterketa, Olatu morea, izango da martxoaren 12an, zapatuan.
1- Oinez edko antxintxika parte hartu daiteke, adin guztietako eakumezko zein gizonezkoak animatu daitezen.
2- Izena emateko: martxoaren 9ra arte udaletxean eta herriko tabernetan. Egunean bertan ere eman ahal izango da izena, 17:00etan Plazan.
3- 17:00etan Plazan elkartuko gara. Globoak banatuko dira; bakoitzak bere globoan nahi duen mezua idazteko aukera izango du.
4- 17:30ean hasiko da lasterketa, bakoitzak bere globoarekin egingo du ibilibidea.
5- Ibilbidea: antxintxika 4 km (bi buelta herrigunean) eta oinez 2 km (herrigunean buelta bat).
6- Bukaeran atzera Plazan elkartuko gara, eta aldarrikapena irakurri ondoren, globoak aireratuko ditugu.

Martxoak 15, martitzena
Hitzaldia: euskal feminismotik, XXI. mendean ditugun erronkak. Antzuolako Sortuk antolatuta.

- Bagoaz burujabetza feministarantz.
- Mugimendu Feministaren egoera. Nondik abiatzen gara?
- Egun XXI.mendeko jokalekuaren analisi txiki bat. Kapitalismoaren berrosaketa, patriarkatuarena, krisia, segurtasuna, bakea, txarrantxahesiak...
- Aurre egiteko zein estrategia feminista planteatzen dugu.
- Erronkak. Tartean burujabetza prozesua, feminismoa, euskal estatu feminista...

18:45ean, Olaranen.