Inauterietako bazkari txartelak salgai

Inauterietako domeka aurten otsailaren 7an izango da. Ohikoa denez, dantzariak goizean hasiko dira kaleak alaitzen, tximinoa, hartza eta hezitzailea lagun dituztela.

Plazako dantzarien saioaren ostean, 14:30ean, herri bazkaria izango da. Bi menu egongo dira aukeran:

1. menua, 10 € euro: makarroiak tomate eta txorixoarekin, solomoa errebozatuta chip patatekin eta izozki tarrina.
2. menua, 15 €: pasta salteatua barazkiekin, karrillerak txanpinoi eta patatekin, eta hojaldrea izozkiarekin. Ardoa, sagardoa, ura, kafea, infusioak.

Txartelak salgai egongo dira udaletxean eta liburutegian. Txartelak erosteko azken eguna da: otsailak 1, astelehena.

BAZKARIA BERTAN PARTE HARTUKO DUTEN GUZTIEN ARTEAN AURRERA ATERAKO DENEZ, LANERAKO ERE JENDEA BEHAR DA. HALA, TXARTELA HARTZEN DUTEN HAMAR LAGUNETIK BIK IZENA EMANGO DUTE DENA MONTATU, MAHAIAK ZERBITZATU ETA GERO DENA JASOTZEKO. MUNTAIA EGITEKO 13.30EAN ELKARTUKO GARA FRONTOIAN.

Bazkal ostean, mozorro jaia eta Irulitza txarangaren saioa. Mozorro jaian nahi duenak har dezake parte eta nahi duena egin dezake: desfilea, koreografia…
Talde onenarentzako saria egongo da.