Oinarin dantza taldea hasi da inauteriak prestatzen. Eta badu zuretzako gonbita ere:
Aurtengo inauterietarako (Otsailak 7, domeka) dantza saiorako entsegu irekiak egingo dira hurrengo asteetan. Lehen entsegua urtarrilaren 16, zapatuan,Torresoroan izango da. Helduok bi dantza eskainiko ditugunez bi ordutegi izango ditu entseguak:
11:00tan Sorgin dantza
12:00tan Luzaideko Makila dantza
Herritarrok plazara irtetzeko aukera paregabea izan ohi da data hau eta aprobetxatu! Lotsak utzi eta euskarari abesturikoak haintzat hartuta:
Plazara, HERRITARRAK plazara! Euskaldun irakasle eta ikasleok, DANTZARA!
Oinarin dantza taldea Antzuola

