Aurtengo denboraldian ere badugu Kursaal eskura programaz disfrutatzeko aukera. Egitasmo horri esker, Kursaal Eszenak dohaneko autobus zerbitzua eskainiko die antzuolarrei eta bergararrei. Bi udalerrietatik atera eta Kursaaleko ikuskizuna amaitutakoan berriz herrietara itzuliko den autobusa, hain zuzen ere. Lehen saioa hauxe izango da:
La Traviata, otsailak 21, domeka, 19:00etan, Kursaal Auditorioan.
Valen Moñux, eszena zuzendaria
Andrea Albertín, musika zuzendaria
Ainhoa Garmendia (Violetta Valery), Matteo Mezzaro (Alfredo Germont), Paolo Gavanelli (Giorgio Germont)...
Eszenografia: Valen Moñux eta Alex Odriozola. Orkestra eta abesbatza, Opus Lirica. Opus Liricaren produkzioa (Antzeztutako opera)
Prozedura:
- Interesdunek Kursaaleko webgunean ikuskizunerako sarrera erosi beharko dute: www.sarrerak.kursaal.org
- Ondoren, autobuseko tokia erreserbatuko da Antzuolako udalarekin harremanetan jarriz: 943 76 62 46 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. .
Izena emateko epea: otsailak 16 arte.
Autobus geltokiak:
Antzuola, Autobus geltokia, Sagasti Kalea, 17:15
Bergara, Autobus geltokia, Ibargarai Kalea, 17:30
Ordu Gaztea: 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa da, aipatutako telefonora deituz edo korreoa bidaliz. Behin erreserbak eginda, ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu eta bere adina egiaztatu ostean, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
Langabetuak ere promozio honetaz balia daitezke, egiaztagiria aurkeztuta.

