Otsailaren 14an Antzuolako 8 miliak lasterketaren 4. edizioa izango da.
Aurreko urtean bezala, herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz, DOAKO 10 IZEN-EMATE ZOZKETATUko dira antzuolarron artean, izen-emate ofiziala ireki aurretik. Bertan parte hartzeko: bidali email bat izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki batekin: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
Zozketaren data: urtarrilaren 8an, 14.00etan. Irabazleak telefonoz eta https://www.facebook.com/antzuolako8m/ webgunearen bidez jakinaraziko ditugu.
IZEN-EMATEA ERE URTARRILAREN 8an ZABALDUKO dugu HERRIKROSA.EUS webgunean, arratsaldeko 20.30ean. ADI IZAN!!!
Aurten lasterketaren astean hitzaldi eta ibilaldiak ere antolatuko ditugu baina emango dizuegu horien berri datak gerturatzean. Egunean bertan izango dugun egitarauari dagokionez, hauxe:
- 10.30: A8M Helduen Mendi Lasterketako Irteera. 16-17 urteko gazteek parte hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali behar dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
- 11.00: A8M Minimotoen lasterketa (txikienentzako). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira.
Froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da guztientzat (lasterkari, ume, zein ikusleentzat)
- 13.00ak inguruan, SARI BANAKETA.
Honekin batera, adierazi nahi genuke lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere aurreko urtean bezelaxe lan ezberdinetarako BOLONDRESAK behar ditugula. Denetariko lanak izango dira, baina ez konplikatuak (bidea markatu, kruzeak egin, horniduretan egon eta abar) eta korrika egiteko asmorik ez baduzue esker onez hartuko genuke zuen bultzadatxoa. Laguntzeko prest bazaudete bidali email bat izen abizenekin Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, edo jarri zuen izen abizenak herriko taberna ezberdinetan jarrita egongo diren orrietan.
Mendian ikusiko garelakoan, eskerrik asko.
A8M ANTOLAKUNTZA TALDEA
