Kantuan hartuko ditugu Olentzero eta Mari Domingi

Olentzero eta Mari Domingiri ongi-etorria egiteko eguna izango da Antzuolan Gabon Eguna.

Goizean, 11:00etan batuko dira eskolako ume eta gurasoak Errekalden kantuan egiteko (euria bada eskolako aterpean batuko dira). Errekalden hasi eta herrian behera egingo dute kalejira, trikitilari eta txistulariek lagunduta. Herriko zenbait puntutan geldialdia egin eta kantuan egingo dute. 

Ondoren, luntxa Ez dot moztuko bizarra-k antolatuta, Zurrategin.

Iluntzean, 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingi San Josepetik behera etorriko dira, argi-zuziekin. San Josepetik plazara egingo dute kalejira txistulariekin batera. Ondoren, ekitaldi nagusia, plazan egingo da. Dantza egingo diete Oinarineko dantzariek eta bertsoak abestuko dituzte 6. mailako ikasleek. Mari Domingik eta Olentzerok berba egingo diete han bildutakoei eta zenbait herritarrek eskaerak egingo dizkiete bi protagonistei. Iratxoak ere etorriko dira Olentzero eta Mari Domingiri laguntzera eta beraiek jasoko dituzte antzuolar guztien eskutitzak. Hator hator kantua abestuz bukatuko da ekitaldia