Azaroaren 22an Bizilagunak eguna, hiru urte daramatzan ekimena, izango da. Aurreko urteetan bezala, leku berean bizi diren talde soziokultural ezberdinetako familien arteko harremana sortzea bilatuko da.
Helburua da bertako eta beste jatorri bateko familien arteko topaketa mahai baten inguruan sustatzea. Horrela partekatu ahal izango dira: elikagaiak, ohiturak, bizipenak, kultura, jatorria, sineskerak, hizkuntzak, esperientziak, ideologiak, esperantzak, borrokak, sentimenduak, ametsak etabar.
Topaketa horiek aitzakia moduan erabiltzen dira konfiantzazko, intimitate edota egunerokotasuneko gune batean harremanik izan ez duten pertsonei, komunikatzeko aukera emateko. Gertutasun hori sortarazi nahi da harreman sozial finkoagoak izateko.
Informazio gehiago: www.mugak.eu
Izen-ematea:
Bazkarirako:
https://docs.google.com/forms/d/1OSQgSqEKAODb0cc_kwN1gKK9zsntKMnGHL89dfSj95c/viewform
Dinamizatzaile izateko:
https://docs.google.com/forms/d/1A8sbZxi2dysea1LxyM-v064mGUP7zU404t7qzwc3q_w/viewform
Baita 943321811 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.
Aurreko urteko bazkariko bideoa ikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=x0ABoLpdLiE

